E.O.T. (Elektronika eta bestelako tendentziak)

873

FUERTE BANDIDO (Madril)

Tenerifeko Juan Hernándezen proiektu musikala da Fuerte Bandido. Bere eragin nagusiak dira technoa, IDM eta musika elektroniko esperimentala; ez da zati melodikoa ahaztu behar, ahotsetan islatzen baitu. Bere erreferentziak Caribou, Moderat edo Rival Consoles dira.

C.I.A.U.R.O.

C.I.A.N.U.R.O.
(Madril)

C.I.A.N.U.R.O. siglen atzean sintetizadore azidoen, delay distortsionatuen eta giro ameslarien hiru zale aztoratu ezkutatzen dira. Urte gutxitan, proiektuak zenbait erreferentzia aurkeztu ditu, zuzeneko emanaldiekin lagunduta.

planetoid

Planetoid
(Frantzia)

Zenbait taldetan ibili ondoren, Beiruten jaiotako Helene Vogelsinger-ek bakarkako ibilbideari ekin dio Planetoid izeneko proiektu honekin. Elektropoparen eragina dauka eta bere ezaugarriak dira doinu errepikakor eta nostalgikoak, teklatu funkyak, erritmo indartsuak eta soulez betetako ahotsa.

skygaze

Skygaze
(Asturias)

Skygaze Jaime Telladoren proiektu musikala da. Arkitektoa da eta, gijondarra izan arren, Madrilen bizi da. Bere musika elektronikoak, doinu malenkoniatsu nabarikoak, aberastasun erritmiko handia dauka eta zenbait estilotako eragina dauka: IDM UK-Garage, downtempo/Ambient edo Footwork.