Pop Rock

42 (1)

Alien Tango(Murtzia) - FINALISTAK

Londres eta Mediterraneoko kosten artean, Alien Tango eta lumaje exotikoko bere banda psikodelia berriaren konbo freskagarri gisa azaldu dira, pop sofistikatuenerako adoretsu eta egoki. 2016an egin zuten debuta “Supernatural Mango” EParekin: doinu azidoko magma, akordeoi eta sitar soinu artean urtutako sintetizadore eta gitarrekin. Disco-soul eta psych espazialetik musika hindura eta spaghetti westernera igarota, euren glam estiloarekin, Foxygen edo Ariel Pinken dimentsio berean daude kokatuta. Primavera Sounden izan dira orain dela gutxi.

alien tango

Aloha Bennets (Bartzelona)

Orain dela urte eta erdi sortutako laukote hau hiru neskak eta bateria-jotzaile bizardun batek osatzen dute. Surf-ukituz beteriko hitz freskoak eta ironikoak dituen garage punka jotzen dute. Aloha Bennetsek oporretako lehen eguna izan nahi du, udako goatekea, urtebetetzeko festan gozo-eltzea puskatzeko unea: gozamen hutsa, alegia. Musika-kritikariek honela deskribatu dute: “zure hiriko after narraseneko atean utzitako karkax arrosa goxoa”; lo-fian melatutako samurtasunaren eta lotsagabekeriaren arteko kontraesana. Joan den urteko irailean argitaratu zuten lehenengo EPa: “Mahalo”.

Ane leux

Ane Leux
(Gipuzkoa)

Kolonbian bederatzi urte eman ostean, joan den urteko irailean itzuli zen gure artera neska donostiar hau. Kutxa Kultur Festibalean jo zuen, Cat Power eta Bloc Partyrekin kartela partekatuz. Ordurako sortua zuen “Sense” lana, album melodiko eta intimista, oraindik ere Neko Case edo Feist bezalakoen folk zapore amerikarra duena, baina eragin ilunagoko ukitu fantasmagorikoari uko egin gabe. Ildo horretan, Portishead, Mazzy Star edo Nick Caveren eragina suma daiteke, bai eta bolero edo son erako ukitu latinoren bat ere. Gaur egun, John Berkhout, Luma edo Pet Fennecen taldeetako musikariekin osatutako banda dotorea du lagun.

arista fiera

Arista Fiera
(Malaga)

Pop banda honek sintetizadoreak eta gitarra efektuak nabarmen agertzen dituen girotze-soinua josten du, shoegaze, noise eta synthpop kutsu batekin. Oinarri erritmiko solidoan sostengatutako ehundurak eta atmosferak dira. Proiektua 2014an hasi zen, Juanik, Gorkak eta Kikek oinarri instrumentalak sortu ostean. Gero, Isabelen etorrerarekin, Arista Fiera sortu zuten. 2016. urtearen erdialdera, Granadako Producciones Peligrosas estudioan sartu ziren Carlos Díaz ekoizlearekin, eta debuteko ‘Simetria Par’ lana grabatu zuten. Doinu batean, Baninen lankidetza berezia izan zuten (Los Planetas, Los Pilotos).

camellos

Camellos
(Madril)

Punkaren zale amorratuak, punka definitu ezinik, itxuragabetutako pop britainiarraren jarraitzaileak; sarkasmorik gordinena dute gogoko, irribarre okertuak eta izen trauskileko tabernak. 2015ean jaiotako laukote gazte hau Madrilen kokatu da, baina kideak han-hemengoak dira. Dagoeneko hiru EP autoeditatu, eta “Embajadores” albuma argitaratu dute, Limbo Starrekin. Azkenaldian, euren tartea eskuratu dute Espainiako undergroundean, garage gitarra- kolpeekin, zuzeneko bitaminatuekin, eta ironiaz, umore onez eta gure garairako hain beharrezkoa den odol txar apur batez hornitutako hitzekin.

crocanti

Crocanti
(Bartzelona)

Josepek ekin zion proiektuari 2016aren hasieran, Bartzelonan, demoak sortuz eta hautatzeko soinua definituz. Hori eginda, anartean materiala bero zegoela, konplize bila hastea erabaki zuen. Lehenengo EParen aurre-grabazioan zegoela aurkitu zituen. Aurtengo urtea bukatu baino lehenago plazaratuko den bigarren diskoan daude sartuta orain, buru- belarri. Euren soinu kementsu eta arantzaz  jositakoak eragin argi eta garbiak jaso ditu, haiek aitortu dutenez, honako banda hauetatik: Queens Of The Stone Age, Black Rebel Motorcity Club edo Thrice.

dudu ouchen

Dudu Ouchen
(Bizkaia)

Duduk eta Ossoriok indarrak batzea erabaki zuten Dudu Ouchen sortzeko, lehenago Nikita Jazz zena, hain zuzen. Deep Soula eta musika beltza dira euren musikaren erreferentzia, baina beste genero oso desberdin batzuetako doinuak ere egiten dituzte, raparekin hasi eta reggaera bitartean. Duduk ingelesez idazten ditu kantu guztietako hitzak, bere bizitzako esperientzietan oinarrituta. Haren ahots tinbreak Macy Gray edo Erykah Badu gogorarazten dizkigu. Ossoriok pista instrumentalak konposatzen eta ekoizten ditu, eta elkarrekin black music estiloko proposamen erakargarri hau gauzatu dute.

el apuntador

El Apuntador (Bartzelona)

2005ean hasi ziren, Joaquim eta Alex gitarra-joleen eskutik; ikasgelako kideak ziren Bartzelonako aldirietako institutu batean. Opeth, Mastodon, At The Drive-In, Nirvana, Today Is The Day eta Will Havenek nolabait eraginda, entseatzen hasi ziren, eta, bitartean, First Step To Nowhererekin aritu ziren txandaka. Horien taldea desegin ondoren, taldea erabat osatuta zutela, “Tangos” demoarekin estreinatu ziren 2010ean. Lau urte geroago lehen diskoa grabatzea erabaki zuten  Ultramarinos Costa Bravan, Santi eta Víctor García anaien zuzendaritzapean. Orain, bigarren diskoa zuzenean grabatu nahi dute orkestrarekin, Bartzelonako Liceun.

Entertainiment / Grupo musical Entertainiment / Luis Lizcano / Emilio Lizcano / synth pop / electro pop / indie / indie pop /

Entertainiment (Burgos)

Emilio eta Luis Lizcanok osatutako Burgosko bikoa da. Ia hogei urteko ibilbidean zehar, bost LP eta lau EP argitaratu dituzte. 2011n sormen-aldi berri bat hasi zuten, diziplina arteko ikuspegi batetik, hainbat lankidetza artistikorekin, eta azkenik “Nuevos sencillos MMXII” izan zen emaitza. 2014ko abenduan “Ingeniería Cañaveral” aurkeztu zuten. Harekin, gaztelaniaz egindako egile-pop finaren barruan esploratu gabe zeuden eremuetako ateak zabaldu zituzten. Orain nazioartekotzeko prozesu bat hasi dute, #DistanceWorking, Mexikon eta Kanadan lankidetzako lanak gauzatuz.

las sexpeares

Las Sexpeares (Bizkaia)

Punk rockeko power hirukoa, sustrai euskaldun eta argentinarrak dituena, Barakaldon kokatua. Bi neskak eta mutil batek osatzen dute. 2009an hasi ziren, eta bi EP autoekoitzi zituzten: “Qué asco de gente” (2010) eta “Revolución Z” (2014). Ondoren, lehenengo albuma iritsi zen, “Me fui de casa” (2016), gai freskoago, landuago eta melodikoagoetara aldatuta. Haien erreferentzien artean agertzen dira Hole, Smashing Pumpkins eta beste zenbait, The Distillers edo Foo Fighters ahaztu gabe.

SONY DSC

Los Bengala (Zaragoza) - FINALISTAK

Guillermo Sinnermanek (ahotsa/gitarra) eta Borja Téllezek (ahotsa/bateria) osatutako tandem oinarrizkoa. Bi instrumentu eta ahotsak, besterik ez. Erritmoa eta matxeteak, besterik ez. Kantu laburrak, zehatzak, entzuten dituena jai-giroan jartzea bilatzen dutenak. Londresko “Dirty Water Records” eta “Wild Lion Records” diskoetxeek aldi berean argitaratutako debuteko “Incluso Festivos” albumari esker, proposamen  berria eta pizgarria dira orain, hainbesteraino non The Guardian egunkariak gaur egungo rock’n’roll eszenako talderik garrantzitsuenetako bat dela esan baitzuen.

los estanques

Los Estanques (Kantabria) - FINALISTAK

2016. urtearen erdialdean sortutako Santanderreko bosteko honek jaio eta urtebetera argitaratu du “Contiene percal”, psikodelia eta rock progresiboaren urrezko garaiko jatorrizko instrumentuak erabilita grabatu den albuma –besteak beste, balbulekiko anplifikadoreak edo zinta magnetikoko grabagailua–. Ibon Larruzea bilbotarraren “Euridia” estudioetan grabatu dute. Taldeko bi buruak diren Iñigo Bregel eta Borja Juanco aldez aurretik aritu ziren The Lions In The Purple Shade taldean. Fernando Arbexen “Alacrán” lanarekin eta Máquinarekin alderatu dituzte, baina, hain soulzaleak izan gabe, konplexuagoak eta ironikoagoak, eta gaztelaniaz kantatuta”.

mamagigi's

MAMAGIGI'S
(Bizkaia)

2016aren hasieran, hogeitaka urteko lau gaztek country rock “oso animatuko” banda hau sortu zuten. Udaberrirako zortzi kantuko EP bat argitaratuta zuten, entseguak egiten dituzten garajean grabatutakoa. Irailean iritsi zen Gaua estudioetan erregistratutako albuma. Horrekin, Espainia osoko motorzaleen klubetara eta zenbait jaialditara hurbildu dira, eta Kafe Antzokian jo dute euren erreferentzietako bat den Dead Broncoren aurretik. Aurtengo udazkenerako, dagoeneko prest dute bigarren albuma: “aurrekoak baino apur bat egur gehiagorekin eta hura baino ganberroagoa”.

northwest

Northwest
(Madril)

2015ean Madrilen sortutako bikoa, Al Berkowitzeko buru Ignacio Simon konpositore, ekoizle eta multi-instrumentistak eta Mariuca García-Lonas artista bisual, konpositore eta kantariak osatutakoa. Gaur  egun, Londres eta Madril artean bizi dira. Northwestek hedabideen arreta bereganatu zuen 2016aren hasieran, era independentean: Reflection, Wind, eta Look At Me singleak argitaratu zituenean. Hiru kantu horiek euren unibertso oso itxaropentsua sentiarazi zuten: soinu etereo eta zinematografikoa, misterioz betetako irudia eta eraginak nahasian (jazzaren berezko erritmoak, orkestrazio klasikoak, dream popa eta elektronika esperimentaleko elementuak gogorarazten dituzten ahotsak).

overloud

Overloud
(Gipuzkoa)

Hard rock klasikoa Donostiatik, udazkenean argitaratzeko asmoz hirugarren albuma prestatzen ari dira dagoeneko. 2007an sortu zuten taldea, eta bi urte geroago lehenengo maketa grabatu zuten. Hark eman zien bidea geroko diskoei: “Past has gone…today is done” (2011) eta “Altered ego” (2014). Azken horrek eman zien Espainia osoan eta atzerriko hainbat hiritan (tartean, Munichen) ibiltzeko aukera. Rock-prentsak euren maila handia nabarmendu du, eta Wacken Metal Battle 2016ko finalerdietan sartu ere egin dira. Indarrez eta energiaz jositako zuzenekoez hitz egiten dute.

pablo rios

Pablo Ríos
(Bizkaia)

Bilbotar hau Madrilen agertu da askotariko artista moduan, eta bere jatorri musikaletan daude El Cabaret de Los Paulinos eta We Are Standard ospetsuak. Garai horietatik Jon Aguirrezabalagaren adiskide izanik, hark ekoitzi dio bere lehenengo albuma, “Pensando siempre en ti”, kantu soil, oso pertsonal eta lotsagabe samarren sorta, bizi garen garaiaz gogoeta egiteko balio diotenak, 80etako diskoteka-bola bateko argien distiraren eta melokotoi baten soiltasunaren artean dagoen ikuspegiarekin. Antzerkia, zinema, yoga edo borroka-arteak probatu ditu Riosek, eta bere- berea duen kontzeptu bisual eta musikala eskaintzen du.

proyecto solaz

Proyecto Solaz (Almeria)

Hirugarren diskoa duten  “Propaganda” EParekin, Almeríako boskote honek eboluzioan beste jauzi bat egin du, aurten hamar urte betetzen dituen proiektuaren soinuari dagokionez; haren eraginak Mercury Rev, Sonic Youth, Radiohead, Manta Ray edo Los Planetas bezalako izenetan aurki daitezke. Diskoa hedabideen kontrolean eta horrek eragiten duen frustrazioan inspiratu da, Orwellen “1984” lanari aipamen zuzena eginez. Eginkizun nagusiak Julio Requena kantari eta gitarristaren eta pianoa, sinteak, celloa, ahotsa eta xuxurlen arduradun María Martínezen artean partekatzen dituzte.

rui diaz & la banda imposible

Rui Díaz & La Banda Imposible (Badajoz)

Folka eta bluesaren sustraien artean, moldaketa ederzale, atzealde ilun eta instrumentazio-aukera zabaleko country-rockaren eremuetan dabil Badajoz eta Cáceres bitartean ondutako banda hau, batzuetan muga aldeko istorio fisiko, magiko nahiz musikalak kontatuz. Euren lehenengo EPan, “Hotel Masada” izenekoan (2013), egoera zailetatik irteteari eta amore emateari buruzko istorio batzuk aurkeztu zituzten. 2016ra arte ez zuten albumik argitaratu, gaur egungo taldea osatuta zutela, eleberri bat eta istorio labur bat ere idatzi dituen Rui Díaz Cáceresera joan zenean bizitzera.

sofa

Sofá
(Gipuzkoa)

Zarautz eta Zumaiako musikariekin osatutako hirukote instrumentala da. Math rocka, erritmo dinamikoak eta melodia positiboak oinarri hartuta, koktel indartsua sortzen dute. Bi urtez entseatzen aritu ostean, 2014an kontzertuak ematen hasi ziren, eta, urte  bukaeran ‘I’ izeneko maketa grabatuta, Euskal Herria, Espainia eta Frantzian zehar jotzen ibili ziren. Orain, 2016ko zatirik handiena doinu berriak prestatzen ibili ondoren, Bonbereneako estudioetan Karlos Osinaga ‘Txap’-en laguntzarekin grabatutako lehenengo lan luzearekin itzuli dira.

729

Speaker Cabinets (Bartzelona)

Bartzelonako hiru musikarik osatzen dute hasiera-hasieratik diskurtso musikala harilkatzeko garaian lotsagabe eta ausart agertu izan den banda hau, rock psikodelikoa edo elektro-popa bezain desberdinak diren erreferentziekin. Joan den urtean aurkeztu zuten lehenengo LPa, “Requiem for Atlas City”, eta, berta, taldekideek hiri hartan egonaldi misteriotsua egin zutenean bizitako gertaerak kontatzen dituzte. Penintsula osoa igaro dute horrekin, Espainia eta Portugalgo gune nagusietako batzuetan eskarmentua pilatuz.

subterraneos

Subterráneos (Badajoz)

Extremadurako behe munduko kobazulo batetik irtenda, hiru mutil eta neska batek osatutako laukote honek fuzzez eta melodia kutsagarriz betetako rocka askatzen du, txiklea zapatiletan baino itsaskorragoa den musika. 2011n hasi baziren ere, etxean egindako bi maketa grabatu, eta ez zuten debutatu 2016 joan berrira arte: Paco Locok grabatu eta ekoiztutako “Maybe there's a light but we cannot see” EPa argitaratu zuten. Taldea sortu zuten José Luis Muñoz eta Mónica Agudo gitarristek euren ahotsekin lortzen duten kontrastea da euren ezaugarririk erakargarrienetakoa.

the amsterdammers

The Amsterdammers (Madril)

Soinu malgua, dinamikoa, eta aldi berean sailkaezinarekin, Madrilgo boskote honek “Early twenties” EParekin egin zuen debuta, hor zehar suma daitezkeen Joy Division edo The Churchen flashekin, edo, areago, baita Beatles eurenak edo The Strokes ala Beirut talde berriagoenak ere. Oraingo formazioan, ukelelea erantsi dute elementu bereizgarri moduan, eta horrek erritmoak konbinatzeko aukera areagotzen du. Paleta soniko bereziaren bitartez emozioak eta esperientziak gauzatzen dituzten bost arima ibiltari.

370

THE COVE
(MADRIL)

60 eta 70etako psikodelian eta garagean barneratzen den hirukotea da, baina erabateko ukitu garaikidearekin. 2015ean sortu zuten taldea, suediar jatorriko Robin (Londresen ia hamar urtez bizi ondoren) eta John (taldeak osatu nahian baina halakorik lortu ezinda zebilena) elkartu zirenean. Antzeko zaletasunak dituzte, eta, hirugarren kide bat txertatuta, The Cove sortu zen. Johnek laneko bidaian AEBra joan beharraren eraginez, gelditu beharra izan zuten, eta aurtengo urtarrilean itzuli dira. Errepertorio ona daukate, reverb handiko gitarrak nagusi direla, gaur egun jendeari gustatzen zaion bezala; pianoa eta sitarra ere ageri dira.

the crazy wheels band

The Crazy Wheels Band (Bizkaia)

Hegoaldeko zaporedun country rocka dakarkigu 2012an Bilbo eta Soraluze bitartean osatutako boskote gazte honek. Hurrengo urtean EP bat argitaratu zuten, eta 2017 honetan “Mundua Sutan” albuma grabatu dute Saúl Santolariaren estudioetan, Sopelan. Euskal Herri osoa alderik alde igarotzeaz gainera, laguntza-talde moduan ere ibili dira Izaro eta Margo Cilkerrekin. Euren soinuaren konposizioan era berean ageri dira bluesa zein soula, eta ingelesaz gain euskara erabiltzeak Idahoko Boisera eraman zituen 2015ean, euskal diasporaren festetara.