Metal

CRACKS

CRANKS
(Frantzia)

Landetatik heldu da Cranks, NWOBHMren bidetik datorren heavy metal klasikoko laukotea, hardeko kolpekada onekin konposizio batzuetan. Epikaren eta gitarra bikoiztuen zaleek aukera ederra izango dute frantziarren kontzertuarekin.

dethlirium

Dethlirium
(Bizkaia)

Bizkaiko eszenako metal ilunenean eta gaiztoenaren sakontasunean jaiotako hirukotea. Trashcore, death eta black metalaren arteko oreka indartsua da arimak suntsitzeko makina honen muniziorik onena. Zenbat eta black metaletik hurbilago, hainbat liluragarriagoak.

dissaverage

Dissaverage (Albacete)

Albacetetik datorren boskote indartsu honek death metal melodikoan eta deathcorean aurkitzen du modu perfektua bere amorru guztia ateratzeko. Dissaverage 2014an sortu zen eta Bilborockeko oholtzan defendatuko ditu “Prologue” (2016) iraupen luzeko lehen diskoko konposizioak.

fullresistance

Fullresistance (Castellon)

Full Resistance taldeak rock urbanoa egiten du 2017an, ausardia eta adore handiarekin. Rock eta metal oldarkorreko geruza ugari jartzen ditu proposamen kementsu eta asmamenez bete batean. Castellóko taldeak bost urte daramatza eta urrun iritsi nahi izango du lehiaketan.

hex

HEX
(Bizkaia)

Bizkaiko etengabeko agertokian jaiotako boskote baten proposamen interesgarria. Hex oso gustura dago 1990eko hamarkadaren hasierako death eta doom ilun eta indartsuenean. Iluntasuna eta larritasuna hasierako Paradise Lost eta Celtic Frost klasikoen oihartzunekin.

misanthropy

Misanthropy (Zaragoza)

2017ko lehiaketako thrash metal sendoena, muturrekoena eta jaurtigarriena Misanthropy boskote aragoiarra da. Beste talde biren hondarretatik sortu zen Zaragozako talde hau eta iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztuko du: “Prelude to Execution”.

pandemia

Pandemia
(Kantabria)

Gitarra kirasdun eta erasokorren zurrunbilo bat iparretik dator. Soinu azkarra eta zorrotza Pandemiarentzat. Kantabriako talde honek thrash metal ebakitzaile baten bandera altxatzen du, Sepultura, Kreator eta Sodom bezalako klasikoen zordun delarik.

ready aim fire

Ready Aim Fire (Bizkaia)

Bizkaiak eta bertako eszenak dozenaka proposamen berri ateratzen dituzte urtero. Ready Aim Fire taldeak hard rock eta heavy metal dotorea egiten dute, gitarra askorekin eta melodia onetarako eta garapen instrumentaletarako gustu onarekin.

taken

TAKEN
(Nafarroa)

Nafarroa zaharrean jaiotako power metaleko zazpikotea, gitarra baten giderraren edo teklatu bateko teklen gainean egindako epiken zalea. Soinu gardena eta argia apustu melodiko baterako, indar eta kemenez betetakoa.

valkyria

Valkyria
(Bizkaia)

Valkyria, heavy metal klasikoko laukotea, 2014an sortu zen Bilbon. Gaztelaniaz abestutako heavy metala maite dute, adibidez Warcry, Saratoga, Avalanch eta Tierra Santa taldeek egindakoa; hala ere, ez dute beren idoloak imitatzera mugatu nahi eta beren nortasun propioa aurkitzeko borrokatzen dute.