#GazteKLUBA Txartela

Lagun berriak egiteko aukera ezinhobea duzu #GazteKLUBA eta astebururo ospatzen diren ekintzak dibertigarriak, oso, izaten dira!Ekintzak estilo ezberdinetakoak dira eta gustu guztientzako daude pentsatuak, beti ere 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduak daudela.

Ezinbestekoa izango da #GazteKLUBA Txartela izatea Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak, zein Gazteguneek, antolatzen dituzten ekintza guztietan parte hartzeko. Txartela egiteko epea martxoaren 14ean irekiko da, eta doakoa izango da.

1. Bilbon erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko adina dutenei dago zuzenduta.
2. Doakoa da eta banakakoa izateaz gain, ezin zaio besteei laga.
3. Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. Gainera, Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko aukera eskaintzen du.
4. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.
5. #GazteKLUBAren bazkide izan ahal izango dute DBHn dauden edo hasi dutenek 2018ko irailaren eta 2019ko uztailaren arteko ikasturtean 2001 eta 2006 bitartean jaiotakoak sartu ahal izango dira. Eta adinez nagusiak izan arte balio izango du.

* Harpidetza utzi zein datuak aldatzeko gazteklubabilbao@bilbao.eus helbidera idatzi.

#GazteKLUBA espazioak jende berria ezagutzeko, zure auzokoak zein beste auzoetakoak, aukera emango dizu. Bilbotik mugituko zara, baita Bilbotik kanpo ere. Baina batez ere, ikasi eta gehien gustatzen zaizuna egingo duzu. Etorri zure kuadrilarekin! 

Gainera, programa bereziak ospatzen dira Aste Santuan, udan, irailan eta gabonetan.

Gehiago jakin nahi? Play-a sakatu!

EKINTZAK ASTE SANTUA

EKINTZAK MARTXOA

GAZTEGUNEAK

Hilabete honetan gertatuko denaren berri izan nahi baduzu, bisita ezazu orri hau.