GOI MAILAKO PRESTAKUNTZA ETA GRADUAK, MASTERRAK ETA DOKTORETZAK

Zer eskaintzen dizugun Bilboko Unibertsitate Hirian:

  • Prestakuntza-sistema propio batean ikastea: Euskal Unibertsitate Sistema.
  • Europako goi-ikasketen espazioari (ingelesezko sigletan EHEA) egokitutako ikasketak prestatzea. Hiru ziklotan banatuta dago: gradua, masterra eta doktoretza
  • Aukera-sorta zabala dago ezagutzaren zenbait adarretan prestakuntza jasotzeko. Zure interes eta beharrizanen araberako onena aukeratu ahal izango duzu.
  • Bilboaldeko punta-puntako 5 ikastetxeetako batean ikasi ahal izango duzu, horietako 4tan aurrez aurreko eskolekin: Euskal Herriko Unibertsitatea-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Digipen-Institute of Technology Europe. Gainera, urrunetik ikasteko beste bat dago: Uned.
  • Ikasketak Planetan GAZTELERAZKO eta INGELESEZKO ikasgaiak daude, zeuk nahiago duzuna aukeratu ahal izateko, motibatzen zaituenaren eta etorkizunerako dituzun proiektuen arabera. Gainera, nahi baduzu, geure hizkuntza ere ikasi ahal izango duzu: EUSKARA.
  • Unibertsitate-Enpresa I. Euskal Estrategian sartzeko aukera izango duzu. Horren bidez, enpresetan eskatzen dituzten profesionalen ikasketak egin ahal izango dituzu, enpresekin batera antolatuta. Elkarrekin gehiago gara eta zu bezalako gazteen etorkizunean pentsatzen dugu
  • Eta hori guzti hori dago zuk ikasitakoa ezagutza eta talentu bilakatu dadin, aisiarako aukerez gozatu eta ondo pasatzen duzun bitartean, izan ere, BILBOk zure ametsak gauzatzen ditu. Oraindik badarabilzu buruan? Ez utzi gerorako eta erabaki orain