Esanetan

Aurrekontu parte-hartzailea Bilboko Udalak abiarazitako prozesua da. Haren bidez herritarrek haien ideia eta ekarpenekin udal aurrekontuan parte hartu dezakete. Ekimenak garrantzizkoak eta interes orokorrekoak izan beharko dira, bai auzoentzat, barruti edo kolektiboentzat, bai hiri osoarentzat. Udalaren edozein sailetakoak izan daitezke, nahiz eta obretarako ez bestekoak hobetsiko diren.

Bilbon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta. Era berean, Herritarren Parte-hartzerako Udal Erregistroan izena emandako erakundeek, elkarteek, fundazioek, sindikatuek, elkargo profesionalek, eta abarrek ere parte hartu dezakete.

Informazio gehiago Udal webgunean.