ANIMATU 2023KO UDAL AURREKONTUETAN JASOKO DIREN HERRI-EKIMENAK BOZKATZERA

Bilboko Udalaren Parte-hartze bidezko Aurrekontuak 2023 programak fase berri bati ekin dio.

irailak 15etik (eguena), eta 25era arte (domeka), bilbotarrek aukera izango dute uriarentzako interesgarrien, egokien edo garrantzitsuen iruditzen zaizkien herri-ekimenen alde bozkatzeko, Bilbao.eus udal webgunean.

Bozka gehien jasotzen dituzten ekimenak, 2 milioi euroko aurrekonturaino, 2023ko Udal Aurrekontuetan sartuko dira.

Jasotako 579 proposamenetatik, udal sailek 28 proiektu hautatu dituzte. Hautaketa egin da interes orokorra, egokitasuna, eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aintzat hartuta.

Bozkatuko diren proiektuak askotarikoak dira. Ekimenak askotarikoak dira: gizarte-ekintza, osasuna, teknologia edo obrak, besteak beste. Bozketa irekitzen den unetik aurrera -bihar osteguna, irailak 15- kontsultatu ahal izango dira proposamenak www.bilbao.eus udal webgunean.

Bozketan, Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du, eta pertsonako boto bakarra eman ahalko da. Horretarako, inprimaki erraz bat prestatu da, non identifikazio-agiria eta jaiotze-data baliozkotuko diren, erroldaren bidez. Nahi adina proposamen hautatu ahalko dira, baina ezingo da gainditu parte-hartze bidezko aurrekontuetarako ezarritako zenbatekoaren gehienekoa (2 milioi euro).