Esanetan

Bilbotik jada bizikletan ibil zaitezke. Zeure bizikletaz ibili zaitezke bidegorri-saretik edo alta eman dezakezu Bilboko mailegu-zerbitzu automatikoan, eta ez duzu bizikleta non uzten duzun arduratu beharrik. Hartu eta BilbonBizi-ren guneetako batean utzi baino ez duzu egin behar.

Zerbitzu honetan alta emateko, eskaria bete behar duzu zerbitzuaren bulegoan, San Agustin eraikinean, edo barrutiko edozein udaltegitan, gero Bilboko Udal Erregistroan emateko edo posta arruntez hona bidaltzeko:

Bilboko Udala – Ingurumena.
San Agustin eraikina.
Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua.
48007 Bilbo

Elkarteentzat, zerbitzu hau Itsas Museoaren zabaldegiko edukiontzietan dauden bizikleten bidez eskaintzen da.

Alokairu-guneak

LEVANTE Levante Plaza (San Ignazio)
IRUÑA Iruña / Blas de Otero (Deustu)
C. VOLANTIN Campo Volantin (Uribarri)
ARRIAGA Arriaga Plaza (Zazpikaleak)
S. COMPOSTELA Compostelako Done Jakue (Miribilla)
REKALDE Errekalde Plaza (Errekalde)
LA CASILLA Etxetxua plaza (Ametzola)
ZUNZUNEGI J.A. Zunzunegi (Basurto)
ASTILLERO Untziola (Zorrotza)
EGUILLOR Elkano / Pedro Egillor plaza (Abando)
S. CORAZON Jesusen Bihotza plaza
INDAUTXU Indautxu plaza (Indautxu)
LEIZAOLA Lehendakari Leizaola etorb. (Abando)
IBAIZABAL Ibaizabal landa (Abusu/La Peña)
ATXURI Kiroldegia / Enkarnazio parkea (Atxuri)
SAN PEDRO Agirre Lehendakaria – H.E.O. (Deustu)
KARMELO Karmelo (Santutxu)
BOLUETA Bilbo-Galdakao errep. (Bolueta)
OTXARKOAGA Kepa Enbeita plaza (Otxarkoaga)
SARRIKO Agirre Lehendakaria 139 (Ibarrekolanda)
HEROS Heros 21 (Abando)
ZABALBURU Zabalburu plaza 4 (Abando)
P. ETXEBARRIA Polboretxebidea z/g (Begoña)
TXOMIN GARAT Txomin Garat 12 (Txurdinaga)