Ikusi hemen Demola Bilbaoren 2017 edizioaren emaitzak.

Demola Bilbon lehendabiziz abian jartzen den Europako programa bat da. Bere xedea gazteek enplegua aurkitzeko aukera handitzea da. Nola? azken graduko edo goi graduko prestakuntza-zikloetako unibertsitateko ikasleak hainbat enpresarekin harremanetan jarrita.

Enpresek erronka batzuk luzatu eta ikasleek benetako konponbideak eskaini behar dizkiete.
Euskal Autonomia Erkidegoan Demola Basque Country izendapenarekin egingo dute. Demola Bilbao Gaztea Sortzen delako esparru-proiektuaren barruan dago. Bilbao Ekintzak garatu du eta haren xedea enplegua aurkitzeko aukera handitzea da.

I. Edizio honetan 55 gaztek parte hartzen dute. Lehenengo hiru hilabeteetan, proiektuarekin bat egin duten 10 enpresek luzatutako erronkei konponbidea eskaini behar diete. Bospasei kidez osatutako lan-taldetan banatuta, ikasle hauek erronkei erantzuna emateaz arduratuko dira. Horretarako, esperimentazio zehatz, ireki eta bizkorra erabiliko dute. Ezagutu hemen edizio honetan parte hartzen duten enpresen eta prestakuntza-zentroen erronkak.

Nazioarteko dimentsioa
Demola (“demoak sortzen diren espazioa”), Finlandian jaiotako nazioarteko plataforma da.
Gaur egun, 15 nodo daude Finlandian, Suedian, Lituanian, Eslobenian, Mexikon eta Namibian.
Azken zortzi urteetan, 600 enpresa baino gehiagok Demolari eskaini diote haien konfiantza.
Ikasle-taldeek sortutako maketa, demo eta prototipoak enpresa parte-hartzaileen %70ek onartu eta eskuratu dituzte.

Gainera, honako esperientzia hau burutu duten gazteen %20k baino gehiagok enpresaren aldetik enplegu-eskaintza jaso dute.