Zure komunitatean obrak egitea erabaki da eta laguntzak eskatu edo errenta-aitorpenean zergak arindu nahi dituzu? Zure etxeko baldintzak hobetu nahi duzu edo eraginkortasun energetiko handiagoa izan? Bilbo Zaharrean, Zazpikaleetan, Zorrotzaurren, Olabeagan, Zazpilandetan edo Iralan bizi bazara, Surbisan informatu zaitezke. Gainera, Eusko Jaurlaritzak erakunde hau baino ez du aintzat hartu du etxebizitzak eraberritzeko laguntza guztiak tramitatzeko.

Eskatu ditzakezun laguntzak:

  • Zerga-arinketa: jabeak eskatu behar du, horretarako, higiezinaren eskriturak aurkeztu behar ditu.
  • Interes subsidarioko mailegua: eskatu ahal izateko, etxebizitzaren jabea izateaz gain, zure diru-sarrerak urtean 33.000 eurokoak baino baxuagoak izan behar dira eta etxebizitza hori ohikoa eta iraunkorra izan.
  • Diru-laguntza fondo galdura:

Eraikinetan obrak egitean, jabeen komunitateak bere gain hartuko du erantzukizuna. Laguntza hauek izaera indibidualekoak diren beste batzuek osatu ditzakete. Eskatu ahal izateko, jabearen diru-sarrerak urtean 33.000 eurokoak baino baxuagoak izan behar dira, betiere zenbateko hori etxebizitza ohiko eta iraunkorrera bideratzen bada.

edo Etxebizitza barruan obrak egitean, badira diru-laguntzak fondo galdura, bereziki, urtean 21.000 euro baino gutxiago jasotzen duten jabeentzat, betiere zenbateko hori etxebizitza ohiko eta iraunkorra kudeatzeko erabiltzen badute. Horrez gain, etxebizitza-jabetzarako laguntza zuzenak ere eskuratu daitezke, ditu-sarrerak kontuan hartu barik, eraginkortasun energetikoa hobetzeko obrak egitean.

Bestalde, Surbisak erabakiak hartzeko eta lizentziak lortzeko prozesu osoan lagunduko dizu eta ahultasun-egoeran dauden familiak kontuan hartuko ditu bertan duen gizarte-langilearen bidez.

Informazio gehiago hemen.