Ametzolako zuzkidura-bizitokien lehenengo fasea hasi da

Bilboko Udal-Etxebizitak Ametzolako zuzkidura-bizitokien lehenengo fasea eraikitzen amaitu du. Lehenengo fase horretan, alokairu-erregimeneko 66 apartamentu eta ibilgailuetarako 160 aparkaleku eraiki dira. Proiektua osatuko duten bi faseetako lehenengoa gauzatu da. Proiektuan, oro har, 160 bizitoki eraikitzea aurreikusten da.

Bizitokien % 50ean, 33 pisutan, 30 urtetik beherako pertsonak biziko dira, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbateko baliokidea edo handiagoko diru-sarrerak dituztenak eta gehienez baremo horren bikoitza dutenak.

Proiektuak mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei egokitutako apartamentu-eredu bat ere badu, 51 m2 inguruko azalerarekin; gainerakoek, berriz, 30 eta 40 m2 artean izango dituzte. Lehenengo fase honetan sei apartamentu egokitu eraiki dira. Alokairu-prezioak 150 € eta 350 € artekoak dira hilean, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera.

Zuzkidura-bizitokiak instalazio eta zerbitzu komunak dituzten etxebizitza-baliabideak dira, eta errotazioa egin behar da horietan nahitaez. Errotazioari esker, apartamentu mota horiez gozatzeko denbora mugatzea bermatzen da. Kontratuak bost urterako egin behar dira gehienez, errotazioaren mesedetan.

Infomazio gehiago esteka honetan