Bilbok 15 euskaltegi pribatu ditu eta Hizkuntza Eskola Ofizial bat, bertan euskara ikasi daiteke. Zentro horiek guztiak HABEk homologatuak dira, hau da, irakasteko eredu honen baitan daude.

  • Ikastaroak: euskaltegi gehienek aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dituzte eta Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikula ofiziala edo librea egin dezakezu.
  • Diru-laguntzak: Bilboko Udalak hainbat kolektibori euskara ikasteko laguntzak ematen dizkio (aisialdirako begiraleak eta zuzendariak, gurasoak edo DBE jasotzen dutenak).
  • Gainera, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta HABEk euskara ikasteko ordaindu duzun kopurutik zenbateko bat bueltatzen dizute.

Informazio gehiago hemen.

Hemen Bilboko euskaltegien zerrenda eta Hizkuntza Eskola Ofiziala ikusteko aukera duzu.