Uni Sound Bilbao, unibertsitateko taldeak sustatzeko asmoz, Bilboko Udalak antolatzen duen musika-zirkuitua jaialdia dugu. Azkenengo edizioan, 2019ko apirilean ospatu zena, 23 taldek kontzertua eskaini zuten hiriko txoko oso xarmangarrietan.

Jaialdi honek bi berezitasun nagusi ditu: musika gazteek egina eta gazteentzat zuzendua dago, eta bestalde kontzertuen kokapena. Kontzertuak ohiko lekuetan zein unibertsitate eta kultur espazioetan izango dira. Esate baterako, Bilborock, Shake! edo High-en emanaldiak egongo dira. Hala ere, ohikoak ez diren lekuetan ere musikaz gozatzeko aukera izango dugu, hala nola, Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla eta B Cool Hostel-eko teilatua.

Ekimen hau ‘Bilbao Ciudad Universitaria’ markoaren barne dago; jarduera ekonomiko eta erakargarriagoa, sortzaileagoa eta kosmopolitagoa den hiriko espiritua estimulatuz, ezaguera eta bikaintasuna bilatzen duen publiko gaztea erakartzea helburu duena.

Uni Sound Bilbao 2019

Uni Sound Bilbao 2018