GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA

Lanbide Heziketa laneko jarduerari eta lan-merkatuari lotuen dagoen ikasketa-multzoa da, izan ere, gizabanakoaren bizitza aktiboan zeharreko prozesutzat hartzen dugu gaur egun. Hala, Lanbide Heziketak eskola-adinean dauden gazteen “prestakuntza arautua” zein langile aktiboei zuzendutako “enplegurako prestakuntza” edo “gaitasun profesionalaren aitortza” barne hartzen ditu.

Prestakuntza-zikloa irakaskuntza arautua da eta ezagutza teoriko-praktikoekin osatuta dago, eta arlo jakin horretan gaitasun profesionalak garatzea du helburua. Gainera, enpresa batean praktikak egiteko etapa barne hartzen du.

Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak horrela daude antolatuta: Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako Zikloak eta Espezializatzeko programak.

LANBIDE HEZIKETAKO PRESTAKUNTZA EREDUA

Guri dagokigunez,  Goi Mailako Prestakuntza Zikloei buruzko informazioa eskaintzeko asmoa dugu, izan ere, horien bitartez, unibertsitate sisteman sartzeko eta lotutako unibertsitate ikasketak ikasteko aukera izango duzu.
Lanbide Heziketa

BILBOKO PRESTAKUNTZA ZENTROAK

Lanbide Heziketak prestakuntza arloko aukera-sorta zabala eskaintzen du, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratu ditzaten zuzenduta, horrela lanpostu kualifikatuak bete ahal ditzaten.
Lanbide Arloak
EAEko LHko Hezkuntza Eskaintza

SARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO BALDINTZAK

Hemen, Goi Mailako Lanbide Heziketara (LH) sartzeko baldintzak aurkituko dituzu.
LHko Sarbideko Baldintzak

GURE EREDU ARRAKASTATSUA: LANBIDE HEZIKETA DUALA

Lanbide Heziketa Duala eredua txandakako eredu gisa sortu da. Haren xedea ikasleak eremu profesionalean lan egiteko prestatzea da.
Ikas-Ekinezko Errigemeneko Lanbide-Heziketa Duala

LANBIDE HEZIKETA (LH) ETA UNIBERTSITATEA

Lanbide Heziketako (LH) Goi Mailako prestakuntza-zikloen bidezko Gradu-ikasketen aitortza.
LH eta Unibertsitatea