GazteKLUBA Araudia

GazteKLUBA Bilboko Udalak 12 eta 17 urte arteko bilbotar nerabeei eskainitako jarduera-programazioa da.

2026ko irailetik 2027ko ekainera bitarteko ikasturtean 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Jarraian azaldutako arauak Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jardueretan izena emateko prozesuari buruzkoak dira. Beste Udal sail batzuk antolatutako jarduerak berezko araudia izango dute.

GAZTEKLUBAREN JARDUERETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

1. Pertsona guztiek #GazteKLUBA txartela izan behar dute jardueretan parte hartzeko.

2. Plazen esleipena iritsiera-ordenari jarraituz egiten da, plazak agortu arte. Jarduera jakin batzuetan zozketa egingo da (aldez aurretik jakinaraziko da).

3. Jardueretan bakarrik, beste pertsona batekin edo beste bi pertsonarekin inskribatu ahal izango da, baina horietako batek ere ezin izango du izena eman beste inskripzio-eskabide/-formulario batean. Aste bakoitzean gehienez hiru jardueratan eman ahal izango da izena.

Beharrezkoa izango da eskabidean/inskripzio-formularioan jardueran parte hartu nahi duen pertsonaren izena agertzea. Ez da inola ere onartuko gurasoaren/tutorearen izena inskripzioan/inskripzioformularioan. Oporraldietan egiten diren jarduerek izena emateko araudi propioa dute.

4. Izena emandakoek gehienez 2 eguneko epea izango dute (48 ordu konfirmazioa heltzen den momentutik) aktibitatearen izen-emate kostua ordaintzeko. Horrela egin ezean, lekua galduko dute.

5. Inskribatutako pertsonak behar bereziak baditu, ezinbestekoa da informazio egokia aurkeztea.

6. Parte-hartzailea jarduera modu autonomoan egiteko gai izan behar du. Jardueran arrazoizko egokitzapenak, laguntzak edo doikuntzak behar izanez gero, aldez aurretik eskatu ahal izango dituzte, bideragarritasuna baloratzeko eta jarduera modu seguruan egin daitekeela ziurtatzeko.

7. Lekuren bat hutsik egonez gero, itxaron-zerrendaz baliatuko gara horiek betetzeko.

8. Matrikularen dirua soilik itzuliko da jarduera bertan behera geratzen bada edota jarduera hasi aurretik behar bezala justifikatutako osasun arloko arrazoiengatik.

9. Jardueretan izena emateko eta parte hartzeko, onartu egin behar dira arau hauek eta jarduera bakoitzaren arau espezifikoak. Parte-hartzaileek behar bezala jokatu beharko dute, eta jardueraren arduradunen jarraibideak bete beharko dituzte. Jokabide txarrak jardueratik kanporatzea eta #GazteKLUBA programako hurrengo jardueretan parte hartzea debekatzea ekar dezake.

10. Jarduera-programak data-, ordutegi- edo leku-aldaketak izan ditzake, bai antolakuntza- edo klimatologiaarrazoiengatik.

11. Arauak ezartzean sortu litezkeen zalantzak Gazteria eta Kirol Sailak ebatziko ditu.