VSB Fest 2026rako hautatutako 12 talde eta bakarlariek musika-industriari buruzko prestakuntza (mentoring) jasoko dute, apirilaren 11n, larunbata, Bilborocken, honako alderdi hauetan:

Marketina eta komunikazioa – Sara Mauleón

Mauleón agentzia

Kultur marketinean aditua eta gitarrista jardunean. MAULEÓN musika-industrian espezializatutako ikus-entzunezko agentzia eta ekoizlearen sortzaile eta zuzendaria da, eta artista, enpresa eta kultura-eragileei laguntzen die bere marka garatzen eta eduki estrategikoa sortzen, benetakotasunetik abiatuta.

Metal alternatiboko Delenda Est formazioan ere gitarra-jotzailea da, eta hamarkada bat baino gehiago darama eszenatokietan. RTVE Haz plataforma eta Kanadako National Coaching Program bezalako espazioetan trebatzailea izan da. Gainera, (H) emen Elkarteko lehendakaria da.

Bere helburua talentu kulturalari balioa ematea eta musikaren bidez adieraztea da, tokikotik hasi eta nazioarteraino.

Musika-ekoizpena – Urtzi Iza

Teknikaria eta ekoizlea

Urtzi Iza naiz, musikari eta teknikari bilbotarra. ENKORE eta EMPTY FILES bezalako taldeetan aritu ondoren, ekoizle, teknikari eta konpositore gisa aritu naiz. 2021ean ETEN Espazio Sonoro ireki nuen, eta 25 erreferentzia baino gehiago atera dira bertatik (Txopet, Pinpilinpussies, TOC, Sei Sega, Sexpeares…). Vulk, Sara Zozaya, TOC, Nize… bezalako taldeekin ere zuzenean lan egiten dut. Bandekin dudan konpromisoa haien artea ahalik eta modurik fidelenean islatzean oinarritzen da, horregatik esperimentazioari itxi gabe.

Bookinga eta birak – Martín Díaz

Oso Polita

Martín Díaz musika-industriako profesionala da, eta esperientzia du booking, management eta proiektu artistikoen sustapenean eta kudeaketan, eta nazioan eta nazioartean sendotzen ari diren artistekin lan egiten du. Gaur egun, Last Tourreko taldeko kide da, non booking eta management lanak egiten dituen, eta Live Nation-en sustatzaile gisa lan egin du, zirkuitu profesionalaren barruan bira eta ekitaldien ekoizpenean eta sustapenean parte hartuz.

Egile-eskubideak: nola atera etekina zure lanari – Ibai Machín

No Mercy Music– CEO

Zuzendari artistikoa, musika-editorea eta trebatzailea, talentuaren garapenari eta kudeaketari eskainitako karrerarekin. No Mercy Music SL argitaletxearen sortzaile gisa, musika-katalogoak bultzatu ditu, egile- eta ekoizpen-eskubideetan duen ezagutza musika-lanak hedatzeko eta optimizatzeko ikuspegi estrategikoarekin konbinatuz.

Bere ibilbidean, talentu gazteak musika-ekoizpenean eta music businessean trebatu ditu, eta aliantzak sortu ditu erakundeekin, musika-industrian ikaskuntza eta profesionalizazioa sustatzeko. Ikuspegi hurbil eta praktikoagatik nabarmentzen da, artista eta sortzaileei beren karreren hazkundean eta jasangarritasunean laguntzera bideratuta.

VSB Fest jaialdia amaitu ondoren, Mikel Amundarainen eskutik mentoring saio pertsonalizatua eta Urtzi Izaren eskutik ekoizpen saio bat jasoko duten 6 talde eta bakarlariak aukeratuko ditu Epaimahaiak.

KONTZERTUETAKO BIDEOAK

Hemen dituzu VSB Fest 25ean parte hartu duten talde guztien kontzertuak

INSTAGRAM

Instagram-en gaude! Jarrai gaitzazu!

580b57fcd9996e24bc43c521

INFORMAZIO GEHIAGO