
VillaSoundBilbaoko 2022. edizioko epaimahaiak eta publikoak jaialdiaren hurrengo fasean, Mentoring programan, parte hartuko duten 6 taldeak aukeratu zituzten. Hauek izan ziren taldeak: Ben Santana (Bizkaia), Las Selvas (Bizkaia), Laguna Goons (Bizkaia), Tanzzzania (Bizkaia), Alai (Gipuzkoa) eta Txopet (Bizkaia).
Mentoring fasera pasatzeaz gain, VillaSoundBilbao 2022k beste sari batzuk banatu ditu jaialdiaren lehen fasean parte hartu duten 12 taldeen artean:
- Aste Nagusia Saria: emanaldi bat Aste Nagusian, Tokiko Rockari eskainitako agertokiaren barruan (Bizkaiko taldeentzat bakarrik): Supercremalleras
- Musika Bulegoa Saria: kontzertu bat Musika Bulegoko kide den areto batean (babesleak egindako hautaketa): Laguna Goons
- Bilborock Saria: 100 ordu Bilborockeko lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat bakarrik): Tanzzzania
- Jaialdi Saria: emanaldia Last Tourrek antolatutako jaialdi batean, Epaimahaiak hautatua. Ben Santana izango da emanaldia egingo den jaialdiak erabakita.
VSB MENTORING prestakuntza-programa 2022ko maiatzetik irailera bitartean garatuko da, eta hautatutako talde eta bakarlarien beharretara egokituko da.
VSB 2023 INSKRIPZIOAK
Egin ezazu zure inskripzioa hemen.
- Inskripzio epea azaroak 7tik abenduak 13ra.
- Deialdiaren oinarriak.
Instagram-en gaude! Jarrai gaitzazu!
INFORMAZIO GEHIAGO