
Jardunaldi irekia eta doakoa izango da eta bertan, profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte. Martxoaren 17an ospatuko da, “Musikaren etorkizuna: zuzenekoaren eta sarearen artean” izenburupean, honako gai hauek jorratuko dira: zuzenekoen garrantzia, musikaren negozioa, zuzenekoaren esperientzia streaming bidezko kontzertuekin ordezkatzeko aukera eta sektoreak dituen erronkak.