Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan nahiz Auzolandegietan boluntario lan egiteko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzen diete gazteei. Hona hemen informazio guztia:
BOLUNTARIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
- Izena: Euskadiko Gazteak Lankidetzan
- Deskribapena: Euskal gazteek munduko hegoaldearen herrialdeetan dauden GGKEen (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen) lanak bertatik bertara ezagutzeko eta sustatzeko programa da, besteak beste, honako alorretan: hezkuntza, osasuna, azpiegituren eraikuntza eta abar.
- Izena: Auzolandegiak
- Deskribapena: Jarduera horretan, hainbat jatorritako gazteek, norbere borondatez eta eskuzabaltasunez, gizartean eragina daukan bi eta lau aste bitarteko lan jakin bat egiteko konpromisoa hartzen dute. Horrekin batera, jarduera osagarriak burutzen dituzte. Gazte horiek batera parte hartzeari esker, auzolandegia dagoen komunitatearen aldeko lana egiten dugu. Leku horretan den-dena guztion artean egiten da.
AZALPENA: Euskal gazteek munduko hegoaldearen herrialdeetan dauden GGKEen (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen) lanak bertatik bertara ezagutzeko eta sustatzeko programa da, besteak beste, honako alorretan: hezkuntza, osasuna, azpiegituren eraikuntza eta abar.
GAKOAK:
- Lankidetza-ekintzak Afrikan, Amerikan eta Asian.
- EAEn erroldatuta egotea.
- 1990 eta 1998 artean jaio izana.
- Herrialde hartako hizkuntza ezagutzea.
- Gastuak Eusko Jaurlaritzaren konturakoak dira.
IRAUNALDIA: 3 hilabeteko egonaldia, uztaila eta urria bitartean.
DEIALDIAREN DATA: Urtarrila-otsaila. Eusko Jaurlaritzaren bidez GGKEek aurkezten dituzten ekimenen eskaintzan izena eman behar duzu.
ARLOA: Boluntariotza honako arlo hauetan: Osasun fisikoa edo mentala, Informatika – Web diseinua – Ikus-entzunezkoak – Komunikazioa, marketina – Argazkilaritza – Arte Ederrak – Musika – Ingeniaritza zibil energetiko industriala agronomoa – Energia berriztagarriak – Ingurumen Zientziak – Gizarte edo politika zientziak – Landa garapen iraunkorra – Jostea, diseinua, jantzigintza – Jarduera fisikoak eta kirola – Nutrizioa – Gastronomia – Kontabilitatea – Hizkuntzak…
EREMU GEOGRAFIKOA: GGKE baten boluntarioa hemen Euskal Herrian edo joan nahi duzun herrialdeetan izan zaitezke.
GEHIAGO JAKITEKO: Gazteaukera
AZALPENA: Jarduera horretan, hainbat jatorritako gazteek, norbere borondatez eta eskuzabaltasunez, gizartean eragina daukan bi eta lau aste bitarteko lan jakin bat egiteko konpromisoa hartzen dute. Horrekin batera, jarduera osagarriak burutzen dituzte. Gazte horiek batera parte hartzeari esker, auzolandegia dagoen komunitatearen aldeko lana egiten dugu. Leku horretan den-dena guztion artean egiten da.
GAKOAK:
- 18 eta 26 urte bitartean izatea.
- Lankidetzan sormenezko aisialdiko jarduerak egitea.
- Landa-eremuak ezagutzea, ohiko bideetatik kanpo.
- Taldekide gisa izandako eskarmentua.
- Atzerrian ere badaude nazioarteko auzolandegiak.
- Ostatua eta mantenua estaltzen dituzte.
IRAUNALDIA: Gutxi gorabehera, 15 egun, eta astean 20 lanordu.
DEIALDIAREN DATA: Martxoa-apirila.
ARLOA: Modalitateak: Ondare arkitektonikoa, arkeologia, natura eta auzolana berreskuratzea.
EREMU GEOGRAFIKOA: Euskal Autonomia Erkidegoa; Nazioartekoa. Auzolandegi batean parte hartzea aukera dezakezu, hemen Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuan edo Europan ere bai.
GEHIAGO JAKITEKO: Gazteaukera