PROIEKTUEN AURKEZPENA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia egin zuen, «moda jasangarriaren» eremuan oinarrituta, helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,
  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea ekonomia zirkularraren eta moda jasangarriaren testuinguruan,
  • ekintzailetzaren eta moda jasangarriaren mundua gazteei hurbiltzea.

Proiektuen deialdi irekira 14 ekimen aurkeztu dira. Diziplina adierazgarrienak honako hauek izan dira: jantzigintza eta kontsumo arduratsua, eta hondakin birziklatuetatik ateratako ehun organiko eta iraunkorrak berrerabiliz marka
berriak sortzea.

 KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)