GREENGLAM Fase 2

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saiak KONEKTA IDEIAK deialdia egin du, “moda jasangarriaren” eremuan oinarrituta, helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,
  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea ekonomia zirkularraren eta moda jasangarriaren testuinguruan,
  • ekintzailetzaren eta moda jasangarriaren mundua gazteei hurbiltzea.
  • Proiektuen aurkezpena esperientzia irekia izango da. Parte-hartzaileek euren ideiak aurkeztuko dituzte adituen epaimahai baten aurrean, beste parte-hartzaile batzuekin sinergiak eratzeko aukera sortuz.
  • Epaimahaiak proiektu bi aukeratuko ditu.
  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo uriarekin loturaren bat daukatenak. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Pertsonetako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.
  • 2024ko otsailaren 28tik apirilaren 10era aurkez dezakezu proiektua. Proiektu guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea.
  • Bokashi estudioko profesionalek 6 hilabetez banakako laguntza emango diete hautatutako ekimenei (laguntza 2024ko maiatzaren 6tik urriaren amaiera arte iraungo duela aurreikusten da.).
  • Prozesu horretan, alorreko profesionalekin jarriko dira.
  • Bilboko Udalak gehienez 3.000 euro erabiliko ditu proiektu bakoitzeko, hura garatzeko. Besteak beste, jarduerak eta materiala sar daiteke aurrekontuan.
  • La Perrera zentroko espazioak doan utziko zaizkie.
  • Ekipamenduan eskuragarri dauden materialen, ekipoen eta tresnen erabilera.
  • Ekimena Bilbao Gazteren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da.

 2.FASEA IZEN EMATEA
 GREENGLAM

Deialdiaren oinarriak

Proiektuaren fitxa

Izena emateko epea: 2024ko otsailaren 28tik apirilaren 10era

 KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)