
OPENING: “GOZATU, ZAINDU”
Apirilak 8, 17:00 Konekta Gela, La Perrera (SABINO ARANA 50).
Helburua da proiektua iragartzea eta ezagutaraztea, eta bertaratutako pertsonak parte hartzera motibatzea, bai ezagutza- eta esperimentazio-fasean (tailerrak), bai gazte-ekimenak laguntza tekniko eta ekonomikoarekin abian jartzeko proiektuen deialdiaren bigarren fasean.
PARTE-HARTZAILEAK:
- Bilboko Gazte Panela: Udalaren eta Bilboko gazteen arteko harremanetarako gunearen ordezkari gazteak, gazteek Tokiko Gazte Agendaren diseinuan parte har dezaten eta beren interesak eta kezkak identifika ditzaten, besteak beste.
- Global Shapers Bilbao: jasangarritasunarekin eta gizarte-berrikuntzarekin konprometitutako gazte liderren sarea. Global Shapers Community gazteen nazioarteko sarearen parte dira, Munduko Ekonomia Foroaren ekimen bat, 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak batzen dituena inpaktu sozialeko proiektuak sortzeko.
- Equipo Europa: gazte aktibisten plataforma, Europako politiken eta herritarren parte-hartzearen ikuspegiarekin.
- Sare Berdeak: entitateen, enpresen, pertsonen… artean aliantzak sortzeko proiektua, ingurunea hobetzen laguntzeko. Bizkaian gauzatzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratu nahi dituzte.
- Fridays For Future: klima-aldaketaren aurka borrokatzen duen eta anbizio handiagoko ingurumen-politikak sustatzen dituen gazte-mugimendu globala.