Zer da Konekta Ideiak?
Konekta Ideiak Gazteria eta Kirol Sailaren ekimen bat da, herritarren berrikuntzako eta gizarte-ekintzailetzako laborategi gisa jarduten duena, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Urtean zehar, hainbat gairi buruzko deialdiak egiten dira (moda jasangarria; artea, teknologia eta jasangarritasuna; KSIak + AA…).
Proiektuen deialdi bakoitzean, ekimen irabazle bat hautatzen da, eta Gazteria eta Kirol Sailak 2.500 eurorainoko poltsa ekonomikoa eskaintzen dio ekimena garatzeko (jarduerak eta materialak, besteak beste), eta 500 euroko konpentsazioa proiektuaren arduradunarentzat, parte hartzeagatik.
MARTXAN DAUDEN DEIALDIAK – 2026





