KSIak (IKUS-ENTZUNEZKOAK, BIDEOJOKOAK & PERIFERIAK) + AA
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak “KONEKTA IDEIAK, KSIak (IKUS-ENTZUNEZKOAK, BIDEOJOKOAK & PERIFERIAK) + AA” deialdia abiarazi du, AA ardatz hartuta, ikus-entzunezko, bideojokoetako eta beste periferiAA batzuetako proiektuei aplikatutako zeharkako teknologia gisa. Mezuaren zerbitzura dagoen tresna bat, erabilera integratzailea eta inklusiboa duena, sormen-prozesuetan eta prozesuok kokatzen diren gizarte-inguruneetan eragin positiboa sortzeko gai dena.
Ekimen honen bidez, arlo hauetako ekintzailetzaren mundua gazteengana hurbildu nahi da.
Nork aurkez ditzake proiektuak?
- Gazteek, banaka nahiz taldeka.
- Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
- Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat daukatenak. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Kideetako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.
Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?
Urriaren 9tik azaroaren 21era aurkez dezakezu proiektua. Proiektu guztiek originalak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea.
Bete ezazu honekin batera dagoen fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus.
DEAIALDIAREN IZEN EMATEA
KONTAKTUA
944 20 30 98 (Astelehen-Ostiral 9:00tik 14:00etara eta asteazkenak 17:00ak arte)