MAHAI-INGURUA

Konekta Ideiak «GREEN JAN: Elikadura jasangarria» apirilaren 24an hasiko da 19:00etan, jardunaldi honekin, programaren helburuen eta jardueren berri emateko, bai eta proiektu hau taxutzen eta dinamizatzen inplikatuta dauden eragileak ezagutzera emateko ere.

MAHAI-INGURUA | APIRILAK 24: “Jasangarritasuna elikadura-sisteman: granjatik mahaira”.

  • Gaur egungo elikadura-sistemak: indarguneak eta ahuleziak
  • Elikadura jasangarria hainbat eremutan: ekoizpena, eraldaketa, sukaldaritza, elikagai-xahutzea…

HIZLARIAK:

 

Belaze proiektua
Nekazaritza esperientzia eskaintzen du Zenitaldekoa baserrian. Baserriko bizimodua eta baserritarren lanbidea ezagutaraztea du helburu.

Crops4Life proiektua
Proiektu honen helburua Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea da, bertako elikagaien eta nekazaritza birsortzailearen ekoizpena handituz.

Mangiare a mesa puesta eta Cuarto y mitad
Gentzane Landak 2012an, ‘Mangiare a mesa puesta’ sukaldaritzako bloga inauguratu zuen, eta ordutik bere errezetak partekatu ditu bertan. Gainera, bere gaztandegi artisauan, “Cuarto y mitad”, askotariko produktu gastronomikoak eskaintzen ditu.

BCC Innovation
Paula Torán gastronomia jasangarriko ikertzailea da Basque Culinary Center (BCC) Innovation-en. Bere lana ekonomia zirkularrean, elikadura-sistemetan eta gastronomiaren bidez biodibertsitatea sustatzean oinarritzen da.

*Parte hartzeko adina: 18 – 35 urte

 

 MAHAI-INGURUAN IZENA EMATEA

Mahai-inguruan izena-emateko link honetara sartu.

 KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 17:00ak arte)