Jaialdi hau urtero ospatzen da eta aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinema erakutsi nahi du. Urte gutxitan, falta ezineko hitzorduan bilakatu da, Garapenerako lankidetzarekin, Gizartea eraldatzeko hezkuntzarekin, Giza eskubideekin, Genero ekitatearekin, Kultura-artekotasunarekin, solidaritatearekin eta abarrekin lotutako gaietaz jakinmina duenarentzat eta Giza Eskubide Kultura-arteko Bidezko eta Jasangarria lortzeko konpromiso argia duenarentzat.

“Film Sozialak” Zine jaialdiak gizartea orokorrean gonbidatzen du, eta bereziki ikusle esanguratsuena, hau da bigarren hezkuntzako ikasleria, hausnarketa eta eztabaida sortuz, bidezko komunikatzaileen bidez beraien fikziozko obrak, dokumentalak zein animaziokoak gizadiaren zergatien bozeramaile bihurtuz.

Helburuak

Gizarte gaiei buruz sentsibilizatzea eta hausnartzera bultzatzea munduko bazter guztietatik iritsitako ikus-entzunezko lanen bitartez.

Populazio hartzailea

DBHko ikasleak dira ikusle nagusiena.

Epea

Urria

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • KCD (Kultura, Communication, Desarrollo).
  • Jaialdia antolatzen duen GKE.

Informazio gehiagorako

KCD

Harremanetarako

carlosdirector@kcd-ongd.org

Udalarekin elkarlanean, Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren nazioarteko Jaialdiaren 9. edizioa antolatu zuen. Jaialdi hau urtero ospatzen da eta aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinema erakutsi nahi du.  Aukera ezin hobea honakoa aztertzeko: Garapen Jasangarria, Gizartea Eraldatzeko Komunikazioa, Giza eskubideak, Genero Berdintasuna, Kultura-artekotasuna, Elkartasuna. Garapenerako Kooperazioa.  Izandako 8 edizioetan, guztira 44.557 lagun bertaratu dira.

2016ko urrian egin zen Filme Sozialen 8. Zinemaldira joandako guztietatik (9.807 lagun, %59 emakumeak) 4.595 lagun (%47) Bilboko egoitzetako proiekzioetara joan ziren.  Urriaren 3aren eta 14aren arteko ikusleak Zinemaldiaren egoitza ziren institutuetako proiekzioetara joan ziren. Besteak beste, Bilboko bi institutu: Ibarrekolanda BHI eta Botikazar BHI.