Eskolako absentismoaren prebentziorako, hori detektatzeko eta kontrolatzeko programa (EAP) Gizarte Ekintza Sailak arrisku egoeran diren haur eta nerabeekin egiten duen esku-hartze prozesuaren baitan kokatzen da.

Ikasle absentistatzat hartzen da eskolan hilabete batean justifikatu gabeko %20 edo gehiagoko falta-kopurua duena.

Programa honetarako diseinatu da:

  • Bilboko udalerrian eskola gabetzea eta eskola-absentismoa prebenitzeko eta detektatzeko.
  • Eskola-absentismoak adingabeei eragiten dienean banakako eta taldeko esku-hartzea burutzeko.
  • Udal osasun zerbitzuei laguntza teknikoa horrelako arazoei prebentziotik, sentsibilizaziotik eta estrategia orokorrak edo espezifikoak diseinatzetik heltzeko.
  • Estrategia espezifikoen kasuan, bereziki zaurgarriak izanik horrelako egoerek eragiten dien kolektiboei edo hezkuntza-prestakuntzako zentro jakin batzuei daude zuzenduta.

Programa garatzeko eskola-bitartekariz osatutako 11 profesionalen ekipo bat dago Bilboko ikastetxe guztietan lan egiteko prest, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako diziplina anitzeko ekipoetan kokatuta.

Helburuak

  • Adingabeei eta euren familiei eragiten dieten eskola-absentismo egoerak garaiz detektatzea eta prebenitzea.
  • Jarrera absentistak dituzten haur eta gazteak zuzenean artatzea, egoera larriagotu ez dadin.

Populazio hartzailea

Programa ikasleriari zuzentzen da, zehazki Haur Hezkuntzan (ez da derrigorrezkoa) eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan (derrigorrezkoak) ikastetxeren batean egiten ari diren edo egiten egon beharko luketen eta Bilboko udalerrian bizi diren 3 eta 16 urte bitarteko adingabekoentzat, eta  16 eta 18 urte bitarteko adingabekoentzat, lanbide-hastapenerako nahiz helduarorako programa lagungarri moduan.

Parte hartzen duten beste erakundeak

Gizarte Ekintza Sailak programa hau Bizkaian Hezkuntzarako Eskubidea Bermatzeko Lurralde Programaren barruan burutzen du, honakoekin koordinatuta:

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzua.
  • EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartea.

Epea

Urteroko kontratua.

Harremanetarako

proteccion.menores@bilbao.eus

944204386

Jarduera hauek burutzen dira:
– Ikastetxeei arreta berezia horietako sarrera, atari, hurbileko gune eta topalekuetan. Jarduera hau egunero burutzen da, adingabeekin nola gurasoekin.
– Talde elkarreragileak. Jarduera hau astero burutu da Txurdinaga Artabeko BHIko DBHko 3. mailako ikasleekin. Talde bakoitza 10-15 ikaslek eratzen zuten.
– Nerabeei zuzendutako heziketa-orientabidea eta gizarte eta hezkuntza arloko laguntza. Jarduera hau San Frantzisko eremuan DBH arautua lagatzen duten ikasleei zuzendua da. 4-5 ikaslek osatutako taldeekin egiten da eta hamabosteroko aldizkakotasuna du, beharren arabera.
Helburu hauek ditu: . Prestakuntzarako edo lanean hasteko beharrak bermatzea.
. Nerabeei euren heziketa-prestakuntza prozesuan edo lanean hastekoan laguntzea, euren baliabide pertsonalak hauspotuz, partaide sentiaraziz eta prozesuan inplikatzea sustatuz.
2015-2016 ikasturtean artatutako ikasleak:
Ikasle absentistatzat hartzen da eskolan hilabete batean justifikatu gabeko % 20 edo gehiagoko falta-kopurua duena.
– 2015-2016 ikasturtea: 13 eta 16 urte bitarteko adingabeak: 393 (172 emakume eta 221 gizon).
– Bilboko eskola-absentismoaren tasa (13-16 urte): Bilboko ikastetxe publiko, pribatu eta itunduetan matrikulatutako ikasle guztiaren % 3,54.
– Zuzendutako absentismo tasa (13-16 urte): % 11,7. Kasu/ikasle kopurua: 46.
– Bigarren hezkuntzan itxitako kasuak: 74 pertsona; horietatik, 28 kasu hamasei urte bete dituztelako itxi dira, derrigorrezko hezkuntzan ezarrita den adin muga.
– Bigarren hezkuntzan etorkin absentista kopurua (13-16 urte): 87 adingabe.
– Bigarren hezkuntzan gutxiengo etnikoen absentista kopurua (13-16 urte): 196 adingabe.