Bilboko Zinemaldi Fantastikoa da, generoaren klasikoak eta azken nobedadeak erakusten dituena; maiatzean egiten da.

Aurretik PreFant egiten da BBK Aretoan, zinema-ziklo bat, festa bat eta ekoitzi berriak izanik estatuko areto komertzialetan eman gabe dauden generoko 3 filma eskainita.
Jaialdiak lehiaketako sail ofizial bat du eta ekoitzi berriak eta argitaratu gabe dauden generoko film luzeekin –Bilbon estreinatu gabe daude eta zailtasunak izaten dituzte ohiko zirkuitu komertzialetan emateko (film europarrak, asiarrak…)–, eta Fant laburrean Saila, generoko film laburren lehiaketa, tartean Euskal Fant laburrean dela hemengo azken ekoizpenak erakutsiz. Ekitaldia Fant Maisuak eta Fant Erreskatean Sailetako filma klasikoen eta omenezkoen proiekzioekin osatzen da; Ikuspegi Fantastikoa, lehiaketarako hautatu ez diren kalitatezko filmekin, Ikuspegi Fantastikoa laburrean-eko film laburren erakusketarekin, eta Ikus-entzunezkoen Abentura zikloko generoko dokumentalekin.

Horrez gain, FantEskola dago, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxetako ikasleei zuzendutako euskarazko programazio berezia. Fantastic Phone Movistar+ mugikorrarekin grabatutako film laburren lehiaketarako deialdia egiten da. Zinemaldiak Azkuna Zentroko Golem zinematan, Campos Antzokian eta BBK Aretoan ditu egoitzak. Merezimenduzko sariak banatzen ditu film onenarentzako, gidoi onenarentzat eta zuzendari berritzaile onenarentzat, eta sariak euskal film labur onenarentzat, epaimahaiaren arabera film labur onena izan denarentzat eta ikusleen arabera onena izan denarentzat. Horiez gain, Fantrobia saria ematen dio zinema fantastikoan gorantz doan figura bati.

Jarduera osagarriak antolatzen dira horiekin batera Azkuna Zentroan, master class, erakusketak, topaketak eta tailerrak, esaterako.

Aipatu beharra dago FANT Jaialdiak “Film Laburren Jaialdietarako AIC kalitate ziurtagiria lortu duela 2016rako. Egiaztagiri hori ekitaldiak filmak tratatzerakoan, botatzerakoan jarritako baldintzen eta prozesu osoan kalitateari eusteko egiten duen ahaleginaren eta lan onaren erakusgarri da.

Helburuak

  • Genero fantastikoko zuzendari berrien lana sustatu eta zabaltzea, zirkuitu komertzialetara iristeko dituzten zailtasunengatik.
  • Generoko euskal produkzio berrien plataforma izatea, beste zinema-erakusketa batzuetan parte har dezaten bultzatuz.
  • Zinema fantastikoaren alderdi guztiak eta oinarri tematiko ezberdinak era zabal batean erakustea.
  • Gazte jendea erakartzea, zinemara oro har eta bereziki genero fantastikora.

Populazio hartzailea

  • Genero fantastikoko zuzendari gazteak.
  • Genero fantastikoaren zale direnak.
  • Eskoletako gazte jendea.

Epea

Maiatzak 5 – 12

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • El Correo
  • Metro Bilbao,
  • Canal +
  • Fox
  • Hotel Abando

Informazio gehiagorako

fantbilbao.eus

Harremanetarako

cultura@bilbao.eus

Fant 23 – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa&Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren lagina, maiatzaren 5etik 12ra izan zena. Lehiaketak 1.019 film jaso zituen, 88 film luze eta 931 labur, guztira 50 herrialdeetakoak. Atal Ofizialean 16 film luze hautatu zituzten Fant Sari hauetan lehiatzeko: Film Luzerik onena, Gidoi onena eta Zuzendaritza berritzailerik Onena sarietan. Film laburrei dagokienez, 21 Fant Laburrean atalean eta 11 Fant Laburrean Euskal Filmak atalean. Horiek hain zuzen honako sarietan parte hartu zuten: Nazioarteko Film Laburrik Onena, Euskal Film Laburrik Onena eta Publikoaren Film Laburrik Onena sarietan.

Filma horiek guztiak Golem Alhondiga zinemetan, Campos Antzokiko inaugurazio- zein itxiera- galetan eta BBK Salan ikusi ahal izan ziren, hurrenez hurren. Jaialdiak “Fantastikoaren Izarra” Saria Barbara Crampton aktoreari eman zion izandako ibilbideagatik, Ohorezko Fant Saria Terele Pavez aktoreak eta Pedro Rivero zuzendariak jaso zuten eta Sean Brosnan errealizatzaileak,aldiz, Fantrobia Saria jaso zuen. Honako hauekin osatu zen programa: Panorama Fantastikoaren baitan bi film berri (film luze eta labur onenari emandako bi ohorezko sari berriak), Chicho Ibañezen eta Brian de Palmaren 4 klasiko Fant Maisuak atalean, Fant Al Rescate zikloa La Aventura Audovisual banaketa-etxearen eskutik, DokuFant Gezurretako Dark Trailerren 3. Lehiaketa, FantEskolaren euskarazko goizeko 4 emanaldi eta aldez aurretik aukeratutako Twin Peaks telesailaren hainbat kapitulu lau egunez FNAC aretoan. Guztira, 46 film luze eta 32 film labur proiektatu ziren. Gainera, zinemari lotutako 16 margolariren kartelak biltzen zituen erakusketa eta 2 hitzaldi egin ziren, film bat aurkeztu eta marterclass bat eskaini zuten.

Jaialdia baino lehen, PreFANT egon zen, apirilaren 24 eta 28 bitartean BBK Salan, Bidebarrieta Liburutegian eta Guggenheim Museoan, fantasiazko zinemari buruzko hitzaldi batekin, Sitgeseko Zinemaldiaren 6 filmerekin (Contracorriente Tourra), film baten emanaldia eta DJ saio bat. Jaialdian 67 ekitaldi egon ziren (4 euskaraz, 18 gaztelaniaz, 7 elebitan, 37 eleanitz eta 1 testurik gabekoa). Horietara, 11.834 lagun joan ziren.