Bi programa hauen bidez garatzen da:
Elkargaua:
Aisialdia eta Bizikidetzaren gainean era hezitzaile batean esku hartzen da, hiriaren bizitzarekiko proaktiboagoa den gaueko aisialdi bidean pausoak emateko.
Bi fasetan garatutako heziketa-programa: lehena pilotu gisa uda aurretik, eta bigarrena uda ostean.
- Esku-hartzea ikaste-guneetan
- Esku-hartzea lonjetan
- Esku-hartzea kalean
Sentsibilizazio-fasea. Aisialdiko gau bat auzokideen ikuspegitik nolakoa den erakusteko kanpaina bat egingo da. Bertan, ibilgailu bat egokituko da etxebizitza bat imitatzeko, eta barrura sartzean, gazteek ikusi ahal izango dute zer den lo egiten saiatzea behean gau-aisiaren zarata entzuten den bitartean.
Kanpaina hau ibiltaria da, gazteak gauez irteten diren hiriko toki ugaritan egongo da.
Adiskidetuz:
Batez ere 16 eta 20 urte arte dituzten eta arau-hauste arinak egin dituzten gazteei zuzendutako ikastaroak, isuna kentzeko ikastaro honetan parte hartzea eskatu badute.
Helburuak
- Gizalege-hezkuntza hobetzea Auzokideen Bizikidetzari eta Gaueko Aisialdiari begira
Herritarrak sentsibilizatzea, gazteak eta nerabeak bereziki, kale-edanak dakartzan arazoetaz. - Herritarrei, batez ere gazte eta nerabeei, arazoa eta haren zergati guztiak ezagutzeko tresna egokiak ematea. Errespetuzko aisia sustatzea.
- Alkohol-kontsumo arduraduna sustatzea.
Populazio hartzailea
18tik 24 urtera bitarteko gazteak.
Epea
Urte osoa.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Eusko Jaurlaritza
- INAEM
Harremanetarako
944204394
Kaleko esku-hartzea. Programa honetan, gizarte-hezitzaile bik parte hartu dute, Gurutze Gorriko boluntario eta profesionalez osatutako talde biekin batera, Elkargaua izeneko programaren bitartez. Gaueko Aisialdian gizalegezko jokabideari buruzko heziketa hobetzeko ekintza zuzenak egin dira. Ekainaren eta abenduaren arteko aldian, ostegunetik larunbatera arteko tartean, gazteak gehien biltzen diren lekuetan esku hartu dute: Poza, Uribitarte eta Mazarredo. Gainera, sare sozialetan sentsibilizatzeko kanpaina burutu dute.
Adiskidetuz. Batez ere, arau-hauste arinak egin dituzten 16 eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako ikastaroak dira, isuna bertan behera utzi ahal izateko horretan parte hartzea eskatu badute. Talde bi osatu dira: martxoan eta urrian.