Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak hiriko gazteekin elkartzeko eta lan egiteko ildo bat aktibatzeko eta indartzeko beharra ikusten du. Eskari eta erantzun berriak entzun eta ezagutu nahi ditu, Bilboko gazteen errealitatean toki-administrazio gisa gune berri bat sortzeak eragin dezakeen aukeraz baliatuta.&Gazteria Sailean garatzen diren prozesu parte-hartzaileetarako programa batzuk zabaldu dira, hainbat helburuetarako:

  • Dauden programak ebaluatzeko.
  • Iritziak kontrastatzeko.
  • Programak diseinatzeko edo elkar diseinatzeko.

Zehazki, honako hauekin zerikusia dutenak:

Bilborock: 2018an talde bultzatzaileari jarraipena eman zaio.

Nerabeen artean Aisiari buruzko antenak: Prozesu honetan honakoak parte hartzen ari dira: Gazteguneetara bertaratzen diren nerabeak, sare sozialetan nabarmen dabiltzan gazte bilbotarrak eta Gaztekluba programaren zenbait parte hartzaile. Antena-talde hauen helburua da:

  • Otsailaren programazioa egiaztatzea eta behin betiko Programazioan sartu dira gazteen proposamenak
  • GazteKLUBAren grafikoa egiaztatzea (komunikazioa)
  • Gazteen intereseko jarduerak proposatzea
  • Gazteak egoten diren guneak identifikatzea: Mondragon Unibertsitateko Leinn Graduaren Nazioarteko zein bertoko ikasleen arteko topagunea: Udalak azken urteotan zenbait ekintza egin ditu gazteen iritzia entzuteko asmoz, hain zuzen hiriari eta haiei eragiten dieten alderdien inguruan.

Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Nazioarteko eta Bilboko Leinn Graduko ikasleen iritzia jasotzeko aukera egon da, galdetu ahal izan zaie zer deritzoten Bilbo hiri-unibertsitateari buruz eta ea gai den talentua erakartzeko. 2018ko apirilaren 26a.

 

Helburuak

Hiriko kolektibo gaztearen eskariei era berritzaile eta eraginkorrean erantzutea, entzunez eta ikasiz.

Ekintza positiboak:

    • BilborockLab

2015eko azaroan abiatu zen prozesu honetan Gazteria Sailak 150etik gora ekimen, proiektu eta gazterekin (18 urtetik 35 urtera bitartekoak) jarri da harremanetan, eta 50 gazte gonbidatu izan ditu Bilborock Aretoan erabilera eta jarduera berriak proposatu ditzaten.

    • Nerabezaroko aisialdiari buruzko hausnarketa

Prozesu honetan udal-gazteguneen eta itunpeko erakunde kudeatzaileek, horietara joaten diren gazteek eta are joaten ez direnek nahiz alor horretan ikuspegi eta joera berriak erakutsi ditzaketen beste eragile batzuek hartuko dute parte.

    • Gazteen gaueko aisialdiari buruzko hausnarketa

Prozesu honetan kaleko edanean jarduten duten gazteak hausnarketan jarri dira jarduera horrek euren osasunerako zein hiriaren bizikidetzarako dituen ondorio kaltegarriez, eta Udaleko Sailekin eta zuzenean kaltetutako auzotarrekin hitz egitera gonbidatu zaie baita.

Prozesuaren ondorioz, Udalak bertan parte hartu duten eragileek proposatutako hainbat neurri abian jarri ditu.

Populazio hartzailea

18 urtetik 35 urtera bitarteko gazteak.

Epea

Urtean zehar

Harremanetarako

gazteria@bilbao.eus

944204394

BilborockLab: etorkizuneko Bilborocki buruzko proposamenak kontrastatzeko, entzuteko eta txertatzeko parte-hartze espazioa zabaltzeko prozesu bat izan da. Bilboko gazte-ehunari lotutako 150 ekimenen mapaketa egin da, prozesuan parte hartzeko moduan direnak. Talde gidatzaile bat sortu zen parte hartzeko saioa taxutzeko, eta otsailean 50 gaztek parte hartu zuten etorkizuneko Bilborocki buruzko topaketa eta hausnarketa jardunaldi batean.
Bilbocken kudeaketari, programazioari eta komunikazioari buruzko gaiei lotutako ekarpenak sortu ziren.
Ekarpenak aztertu ziren, eta lan-talde bat sortu zen horren ondorioz gazteen mundu digitalari buruzko programazio bati heltzeko. Halatan, ekainean programa bat sortu zen youtuberren kontuez: Bilbao You Week. Eta baita musika-talde berrientzako espazio bat ere, Let’s Jo. Bilborocken web orri bat sortu zen Bilbao Gazteren webgunearen barruan. Eta Bilborock erabiltzeko baldintzei buruz enpresa sustatzaileekin komunikazioa hobetzeko materialak sortzeari ekin zitzaion, ikus-entzunezko eta digital arlokoak.
Bilboko nerabeentzako aisialdi eredua.
Helburu hauek izan ditu: A) Estrategia bat zehaztu, kontrastatu eta erabakitzea, baina aldi berean alternatiba bat ere garatuz. B) Gazteriari buruzko Bilboko politikaren balio-proposamena identifikatu eta kontzeptualizatzea. Bilboko gazteen aisialdirako eskaintza zertarako, zein eta nola izan behar duen zehaztea.
2016n prozesu bat burutu da, hauen parte-hartzearekin: Gazteria Saileko teknikariak eta nerabeei zuzendutako jarduerak garatzen dituzten beste udal sailak; egun hiriko sektore honentzat garatzen dauden programen kudeatzaile gisa identifikatu diren kanpoko eragile/enpresak; gaztegunetara joaten diren gazteak eta zerbitzu horretara jotzen ez dutenak, 12-14 eta 15-17 urte bitarteko adin-tarteak bereiziz. Tailerrak antolatzen dira gaztegunetako hezitzaile eta animatzaileekin. Elkarrizketak egin dira guraso eta adituekin ere.
Bilboko Gazteria Sailaren nerabezaroko aisialdiari buruz hainbat eragileri eta nerabeei entzun eta gero, estrategia-esparru bat zehaztu zen, ondorengo misio, ikuspegi eta balioei erantzungo diena:
Misioa: Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirola Sailaren helburua da aisialdi eskaintza ireki, plural eta askotarikoa prestatu eta sustatzea, 14 eta 17 urte bitarteko nerabeen garapen pertsonala eta autonomia eta hiriari ekarpena egiten duten gaitasuna sustatzeko.

Ikuspegia: Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailak nerabezarorako aisialdi-eredu baten bultzatzailea izango da 2019an, eredu berritzailea, integratzailea eta parte-hartzailea izango dena. Aisialdi eskaintza erakargarria eskainiko du, bere interesei lotua, espazio eta formatu malgu eta balioanitzez baliatuta, eta aliantza eta lankidetzako balio-sare batean oinarriturik gazteek elkarren artean sortutako eskaintza bat izango da. Balioak: BALIO-SAREA: Konfiantza Aitortza Konpromisoa; ELKAR SORTZEA: Malgutasuna hemen eta orain; LIDERGOA: Entzute aktiboa Errespetua
Bilboko Nerabezaroko Aisialdia eredu berrirako prozesuak jarraitu egingo du 2017an, 2017-2019ko ezarpen eta zabaltze planaren diseinua burutzeko.
Bilboko 18 eta 25 urte bitarteko aisialdiari buruzko azterlana:
Aisialdiaren errealitateari buruzko azterlanak, batetik, Bilboko gazteen (18-25 urte bitartekoak) aisialdiaren lerroak aztertzen ditu, galdetegi batzuk eginez honako parametro tekniko hauek erabilita: adina 18 eta 25 urte bitartean duten gazte bilbotarrei zuzendutako 800 galdetegi. Laginketaren banaketa sexua eta adina kontuan hartuta egiten da.
“Gazteen (18-25 urte) aisialdiko gogo eta eskariak” ere aztertu dira, talde-dinamikaz. Gazteen 8 lan-talde antolatu ziren.
• Unibertsitateko gazteak: 4 talde (DU + EHU-UPV + Mondragon Unibertsitatea)
• Heziketa graduetako ikasle gazteak (+LHI): 2 talde