Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Segurtasun Sailek lankidetzan burututako udal-programa bikote-harremanetan gatazkak dituzten edo izan zituzten edota tratu txar fisiko, sexual edo psikologikoen biktima diren bilbotar emakumeentzat , premiazko jarduera batez emakume horiei arreta pertsonal nola jarraitua, espezializatua, integrala eta koordinatua eskaintzeko xedez. Programa printzipio hauetan oinarrituta gauzatzen da: berdintasuna, aniztasunari errespetua, prebentzioa, parte-hartzea eta eraginkortasuna.

Eta zerbitzu hauek ematen ditu:

  • Biktima eta familiarrentzako informazio eta aholkularitza.
  • Larrialdi egoeretako esku-hartzea.
  • Esku-hartze sozial espezializatua.
  • Udal-etxebizitzetako harrera.
  • Prestazioak eskatzeko laguntza eta izapidetza.

Helburuak

  • Edozein motatako indarkeria-egoerak, dela egungo harreman afektiboetan dela iraganeko harremanetan, bizi dituzten edo bizi izan dituzten emakume gazteei informazioa eta laguntza ematea.
  • Familiarrei, irakasleei edo inguruko beste pertsona batzuei informazioa eta laguntza ematea genero-indarkeriaren biktimen aldeko esku-hartze positiboa izan dezaten, batik bat biktimak gazteak direnean.
  • Biktimei euren bizitza indarkeriatik libre eratzen laguntzea.

Populazio hartzailea

Bilbon bizi diren 16 urtetik gorako emakumeak.

Harremanetarako

berdintasuna@bilbao.eus

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus

Genero-indarkeriaren Biktimak Artatzeko Udal-programak 35 urte azpiko 91 emakume artatu zituen. Horietako bi 13 eta 17 urte bitartekoak ziren; 27, berriz, 18 eta 24 urte bitartekoak, eta 62k 25 eta 35 urte bitarteko adina zuten.