“Itsasotik itsasora – Zirkuko Pirinioak” 13 kidek –erakunde publiko nahiz pribatuak– osatzen duten mugaz haraindiko egitasmo bat da. Hamahiru bazkide horien artean Escola de Circ Rogelio Rivel edo Le Lido bezalako eskolak, Frantziako Tolosako Jean Jaurés bezalako unibertsitateak, La Grainerie, Central del Circ edo Hameka bezalako entsegu eta sorkuntza lekuak eta lantegiak eta hedapenerako guneak zein alor publiko erakundeak daude, Bilboko Udala kasu.

Programa honek Europar Batasuneko diru-laguntza jasotzen du artista profesionalen prestakuntzako proiektuetarako, eta Pirinioetako mugaren bi aldetan zirku garaikideko ikuskizunak sortu eta zabaltzeko. Helburu horiek bultzatuta ikastaroak antolatzen dira, diru-laguntza eta beketarako deialdiak egiten dira, gora bidean doazen artistei babesa ematea, ikuskizunak zabaltzeko eta erakusteko laguntza, eta ezagutza elkar trukatzeko eta artista gazteei orientazioa emateko espazioak.

Funts horren bitartez, hau bilatzen zen: konpainiei euren sormenak beste lurralde batzuetan lantzeko aukera eskaintzea, erakusketa-sare ezberdinekin harremanetan jar zitezen; zirku-ikuskizunak sormeneko fase ezberdinetan sustatzeko aukerak areagotzea eta zirku-konpainien jarduera-eremua handitzea, euren lanek mugaz gaindiko tamaina izan dezaten; eta, azkenik, formatu ezberdinetan aurkeztu eta nazioarteko eremuetara heldu daitezkeen ikuskizunak sortzen laguntzea.

Halaber, zirkuan eta kaleko artean nabarmentzen doazen euskal sortzaileei babes artistikoa emateko 4 bekarako deialdia egin da, euren profesionalizazio laguntzeko eta Pirinioetako mugaren bi aldetan euren mugikortasuna errazteko, konpainia finko batean lan egiteko aukera eskainiz. Hartara, trebatzeko, sortzeko, bitartekaritzarako eta administraziorako prozesuak hobetzen dira.

Helburuak

  • Ezagutzera ematen ari diren artista eta konpainiei prestakuntza eta laguntza eskaintzea sormen-prozesuetan eta euren lana zabaltzeko.
  • Ezagutzera ematen ari diren Euskal Herriko artistak zein konpainiak profesionalizazio-bidean laguntzea, bai eta mugan bi aldetako mugikortasunean ere.
  • Zirku- eta kaleko arte-ikuskizunak sustatzea nazioartera heldu daitezen.
  • Lan-merkatu profesionalean proiektu artistikoak txertatzea.
  • Mugaren bi aldeen arteko sarea garatzea eta indartzea.
  • Formatu ezberdinak sustatzea: kalea, aretoa eta karpa.

Populazio hartzailea

Gora bidean diren artistak, sortzaileak, zirku-konpainiak eta kaleko arte eszenikoetakoak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Associació dels Professionals del Circ
  • La Cetral del Circ (Katalunia)
  • Associación de Circ Rogelio Rivel (Katalunia)
  • Consorci Transversal (Katalunia)
  • Huescako Udala (Aragoi)
  • Huescako Diputazioa (Aragoi)
  • Belén Álvarez
  • Distribución y Gestión de Espectáculos (Nafarroa)
  • Communaute de Communes Errobi (Akitania)
  • Scene de Pays Baxe Nafarroa Communaute de Communes Garazi Baigorri (Akitania)
  • Ax Animatioin (Midi Pyrénées)
  • Université Toulouse II Jean (Midi Pyrénées)
  • Ville de Toulouse
  • Le Lido (Midi Pyrénées)
  • Réseau en Scéne. (Languedoc Roussillon)

Harremanetarako

comercio@bilbaoekintza.bilbao.net

944205404

2017an, “Itsasotik itsasora, Zirkuko Pirinioak” proiektuak euskal sortzaile berriak babesteko 4 bekaren deialdia egiteaz gain, zirku-proiektu garaikideak garatzeko diru-laguntzen 2. deialdia ere egin zuen.

Martxotik apirilera, zirkuko eta kaleko arte eszenikoetako euskal sortzaile berriak babesteko deialdia ireki zen 4 bekarekin. Batetik, 5000 euroko diru-laguntza (mugikortasun-, ostatu- eta dieta-gastuetarako) eta, bestetik, 2017ko uztailetik 2019ko otsailera arte Bivouac frantses taldearekin batera aritzea. 20 euskal artistek eman zuten izena, haietatik 11 bilbotarrak ziren. Hautatuek honako babesleak izango dituzte aipatutako denboraldian: Luhusoko Hameka kaleko Arte-lantegia, Garazi-Baigorriko Baxe Nafarroa Herri Antzokia, Bilboko Udala eta Iruñeko Quiero Teatro banatzailea. Bivouac taldearen emanaldietan zein prestakuntza-prozesuetan parte hartzeaz gain, “Itsasotik itsasora, Zirkuko Pirineoak” proiektuko bazkideek proposatutakoetan ere parte hartuko dute.

Zirku-proiektu garaikideak garatzeko diru-2. deialdia: Deialdia maiatzean ireki zuten eta guztira 97 proposamen aurkeztu ziren Akitania Berritik, Okzitaniatik, Kataluniatik, Aragoitik eta Euskaditik. Epaimahaiak, europar kideen arteko programatzailez eta adituz osatua, 17 hautatu zituen azkenik: 6 bilaketaren arloan, 6 artista edo kolektibo berrien proiektuentzat eta 5 sorkuntza-arloan dagoeneko finkatuta dauden taldeentzat.

Hautatuen artean bi dira bertako taldeak: bata Barre taldea, Javier Garcia Perez Mimoren gidaritzapean, eta bestea Cia Dikothomia taldeko Endika Salazar, artista berrien modalitateko egonaldi bat lortu zuena. Ikuskizun hau BILBOKO KALEALDIA – Kaleko Antzerkiaren Jaialdiaren 2018ko edizioan ikusi ahal izango da.