“Gestioak”, hau da, Bilbon zure egonaldiari ekiteko behar diren izapide burokratikoak egin behar izango dituzu. Baina, tira, badakigu guzti hori egiten hastea oso kostatzen zaigula, ezta? Beraz, hemendik aurrera, hasi lehenbailehen.
Bilbon bizitokia topatu eta ikasten hasi baino lehen ezinbesteko zenbait izapide daude eta, horiek (ikasketa-bisa, aseguru medikoa, etab.) kudeatzeko Unibertsitateetako harrera-zerbitzuetara jotzea gomendatzen dizugu. Gainera, sustatzaileekin (Buddy programa) harremanetan jartzeko eta laguntza-gidak jasotzeko aukera eskaini diezazukete.
Gainera, ikaslea bazara diru asko aurrez dezakezu. Ikaslea zarela kreditatzen baduzu, baldintza bereziak izan ditzakezu garraio-txarteletan, kirola egiteko karnetean… izan ere, BILBOn gaztea izateak saria dakar! Aprobetxa zaitez!