Urban kategoria

50

BEATLOVE
(Sevilla)

BeatLove pop elektronikoa egiten duen Sevillako bikotea da, 2009an Benjamin Jimenezek eta Myriam Fernandezek sortutakoa. Hasieratik zenbait lan partekatu dituzte netlabels-en bidez. Horiei esker, oso harrera ona izan dute sarean. Haien izena maitasuna eta erritmoa aparteko moduan nahastetik dator. Haien doinuetan melodia intimoak, ukitu hunkigarriak eta ahots epelak nabarmendu daitezke..

252

BOYANKA KOSTOVA
(A Coruña)

Boyanka Kostova trap soinua egiten duen Galiziako lehenengo taldea da, baina haien musika, oinarri hipnotikoekin eta haien flow kostunbristarekin, unibertsala da. 2018an haien lehenengo diskoa argitaratu zuten, bizitza
bera bezain errealistak diren 5 kantez osatutakoa. Doinu horiek ironiaz josita daude eta indarreko trap soinuaren eskema lirikoen parean jartzen dira. Haien kontzertuetan, Iberian barrena ibilita erakutsi dutenez, darnioraino heltzen dira.

591

EL PRINCE
(Valencia)

“El Prínce” 2018an Jaime Llorens valentziar gazteak sortutako proiektu
pertsonala da, Alex Vidalen ($MAKINA$) laguntzarekin. Urban mugimendu indartsuenean nahiz Trap, Pop eta RnB bezalako soinuetan oinarrituta dago. Jazz bateria-jotzailea izateko musika-eskoletan zenbait urtez ikasten ibili ondoren, soinu eguneratuagoa bilatzeko beharrizanetik sortu zen, betiere kalitatez hornitua, mundua ikusteko era berezia azaltzeko bide gisa.

251

ESTEBAN & MANUEL
(A Coruña)

Erritmo-kutxaz, teklatuaz eta gitarraz hornituta, Esteban eta Manuel
galiziarrak Estatuko musika-eszena independentearen sorpresetakoa izaten ari dira. 2017an hasi ziren ezagunak izaten eta 2018an jaun eta jabe bilakatu dira. Konplexurik ez daukan bikote hau aparteko zeharkakotasunaz harro agertzen da jendaurrean, soinu-nahasketa sailkaezina osatzeari esker lortutakoa. Hala, dantzagarrienak diren zenbait musika-estilo latino dituzte
iturri, esate baterako, cumbia edo merengue delako.

477

KVALVIKA
(Gipuzkoa)

Kvalvika, Norvegiako Lofoten irletako mendien arteko hondartzaren izena da eta David Karba eibartarraren musika-proiektuari izena ematen dio. Honetan, giro-soinu naturalak sintetizagailuekin, erritmo-kutxekin eta benetako tresnekin nahastuta agertzen dira, drone eta ambient arteko soinua lortzeko, post rockari lotuago dauden beste une batzuekin tartekatuta.

96

SHINTOMA
(Bizkaia)

Shintoma, Iberiako penintsularen iparraldeko eszenan, eskarmentu handieneko taldeetako bat da. Estatuko artista garrantzitsuenetako hainbatekin partekatu du agertokia eta hamaika erronkatan ibilita dago. Horietako askotan aurrera atera da eta ekimen berriei egokitzeko orduan moldaerraztasuna duela erakutsita dauka. DJ Zeus-ekin batera eskainitako zuzeneko emanaldietan agerikoa da Hip Hop garbia eta, horretan, Urban
soinua nabarmentzen da, Trap, R&B, Soul eta, nola ez, Rap erritmoen gainean.

667

TTUN TTUN BRIGADE
(Gipuzkoa)

Ttun Ttun Brigade 2015 urtean, Bergaran (Gipuzkoa), sortutako pop
elektronikoko taldea da, edo beraiek dioten bezala “Eusko Electropop Sinfonikoa” egiten dute. Ordenagailu bidezko musika egiten dute eta honi ahotsa eta koroak gehitzen dizkiote. Umorezko hitzak eta ganora gutxikoak dituzte; horretarako, abestien izenburuak ikusi besterik ez dago: Sagardotegian bai, Tolosa eta Euzkitze, Giriak Zarautzen, Urkullu is a robot..

429

VVV [TRIPPIN'YOU]
(Madrid)

VVV (Trippin’You) Madrilgo musika-taldearen kideak Adrian Bremner, Elinor
Almenara eta Meursault dira. Udaberri honetan “L’Ennui” argitaratu berri dute, beren hurrengo diskoaren lehenengo single-a, Autoplacer 2017 maketa-lehiaketa irabazteari esker egindako edizioan. Honako lan hau “tristeziaren inguruko amorruaren eta hotzari buruzko makailauaren alegoria” gisa definitzen dute. Hala, gazteen talentua freskoa izan daitekeela eta sustrai sakonak eduki ditzakeela erakusten dute, Trap soinutik eta haren suzedaneoetatik harago.