
Uda Solidarioa bizi BizkaiaGarako ekimen solidarioekin
Parte hartu
BizkaiaGarak interesa duten guztien eskura jartzen du hilabete hauetarako programatutako hainbat ekimen solidariori buruzko informazioa: Auzolandegiak; Turismo solidarioa; Boluntariotza Bizkaiko erakundeekin; Brigadak; Aisialdiko eta hezkuntza-denbora libreko jarduerak; eta Familia-harrerak.

BILBOKO UDALAK “KONEKTA IDEIAK: GREEN KALEAK, AISIALDI JASANGARRIA” UDAL PROGRAMAREN “GREET THE GREEN” ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU
Kultura eta Sormena
Erakusketa ostiralean, ekainaren 26an, 18:00etan, inauguratuko da La Perreran. Martín del Bustoren “Konekta Ideiak – Green Kaleak” deialdiaren proiektu irabazlea azalduko da: “Greet the Green”. Argazkigintza hiriaren eta gune berdeen arteko harremana ikuspegi iraunkor eta garaikide batetik aztertzeko tresna gisa ulertzen du.

Bizkaian Europako elkartasun-esperientzia bat bizi nahi duzu? Taldeko boluntariotza pertsona errefuxiatuekin Mañarikuako ostatuan (Derion)
Parte hartu
Bi astez (ekainaren 22tik uztailaren 5era), Bizkaiko eta Europako beste herrialde batzuetako gazte talde batek jarduera hezitzaileak, sortzaileak, kirol-jarduerak eta bizikidetzarako jarduerak dinamizatuko ditu pertsona errefuxiatuekin. Ikasteko, partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta komunitatea elkartasunetik eraikitzeko esperientzia praktikoa.























