Lotura Dekolonialak

Bi asteburutan (urriaren 16, 17 eta 18an; eta urriaren 23, 24 eta 25ean, La Perreran) mundua ulertzeko erabili ditugun narratiba batzuk hankaz gora jarriko ditugu. Nondik datozen ikertuko dugu, horiei buruz hitz egingo dugu, zalantzan jarriko ditugu eta begiratzeko, harremanetan jartzeko eta elkarrekin bizitzeko beste modu batzuk irekitzeko gai izango diren narratiba berriak sortuko ditugu.

BILBOKO UDALAK BILBOKO GAZTE PANELA UDAL PROGRAMAREN EDIZIO BERRI BAT JARRI DU ABIAN

Bilboko Udalak zabaldu du Bilboko Gazte Panela 2026-2027 udal programaren laugarren edizioan izena emateko epea. Ekimena 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu hauek ditu: udal-funtzionamendua eta -ekintza hurbiltzea, Bilboko gazteen kezka eta behar nagusiak identifikatzea eta ekimen berriak sustatzea Bilbao Hiri Gaztea Tokiko Gazteria Agendaren esparruan.

Uda Solidarioa bizi BizkaiaGarako ekimen solidarioekin

BizkaiaGarak interesa duten guztien eskura jartzen du hilabete hauetarako programatutako hainbat ekimen solidariori buruzko informazioa: Auzolandegiak; Turismo solidarioa; Boluntariotza Bizkaiko erakundeekin; Brigadak; Aisialdiko eta hezkuntza-denbora libreko jarduerak; eta Familia-harrerak.

Bizkaian Europako elkartasun-esperientzia bat bizi nahi duzu? Taldeko boluntariotza pertsona errefuxiatuekin Mañarikuako ostatuan (Derion)

Bi astez (ekainaren 22tik uztailaren 5era), Bizkaiko eta Europako beste herrialde batzuetako gazte talde batek jarduera hezitzaileak, sortzaileak, kirol-jarduerak eta bizikidetzarako jarduerak dinamizatuko ditu pertsona errefuxiatuekin. Ikasteko, partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta komunitatea elkartasunetik eraikitzeko esperientzia praktikoa.