Uztailaren 24an ospatuko da Distart Festival jaialdia, emakume artistei ikusgarritasuna ematea helburu duen jaialdia, alegia. Online ospatutako lehen edizioak izan zuen harrera onaren ondoren, antolatzaileek Bilborock-era salto egitea eta era presentzialean ospatzea erabaki dute. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.
Ekitaldiaren egitura dinamikoa izango da, saioak 10 eta 30 minutu bitartekoak izango dira. 4 artista gaztek osatutako erakusketa bat izango dugu, eta bertan argazkigintza, pintura, moda-diseinua zein tatuajeekin lotutako euren lanak aurkeztuko dizkigute.
Era berean, diziplina artistiko desberdinetako 8 emakume artista, gehienak lokalak, Bilborock-eko agertokira igoko dira:
- Marta B y Mar Pujol
- Katastrofik DJ
- Paulantropia
- Irati Martell
- Garazi Larrea
- Maider Lazkano
- Cristina Lizarraga
Une oro, segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuko dira Bilborock-eko ekipamendu osoan. Bertaratutakoek eserita egon beharko dute, eta gehienez, 101 lagunentzako tokia egongo da. Oraingoz, entsegu-gelak itxita egongo dira. Ekipamenduaren barruan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da bertaratzen diren guztientzat, artistentzat eta Bilborock-eko langileentzat.
Informazio gehiago hemen.