BA AL DUZU BUM EGITEN DUEN IDEARIK?

16 eta 30 urte bitartean dituzu, bizkaitarra zara eta kezkak dituzu? Oso ondoooo. Zure bila gabiltza. Kontaiguzu buruan duzun ideia hori, esku artean duzun proiektu hori edo zure inguruan eragin positiboa izan duen “zer edo zer” hori. Grabatu 3 minutu baino gutxiagoko bideo batean eta bidali. 3.000 €irabaz ditzakezu.

BUM Sariek potentzial handiena duten Bizkaiko gazteen lana aitortu, babestu eta sustatu nahi dute, inpaktua sortuz Lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko.

BUM sariek bost kategoria dituzte eta bakoitzak 3.000 euro gordin ditu. Honako hauek dira: «Bizkaia Osasungarria», «Bizkaia Konprometitua», «Bizkaia Jasangarria», «Bizkaia Sortzailea» eta «Bizkaia Berritzailea».

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Hemen sakatu gehiago jakin nahi baduzue.