Gozatu hemendik aurrera igandean musika onenarekin Bilborock-en. Formatu txikiko eta giro hurbileko ekitaldiak gustuko badituzu, hau da zure plana!. Bilboko Udalak lehen aldiz jarri du abian Igandays programa, kontzertu ziklo bat igande goizetarako, gazteei zuzenduta, eta unean uneko musika proposamenik onena duena.
Ekainaren 20an Airuk taldea joko du. Irune Vega konpositorearen proiektu pertsonaletik sortu zen, Erik Gonzalez, Mikel Izarra eta Patricia Echanoveren laguntzaz. Riff soilen proposamen minimalista bat eskaintzen du bere soinuak, sentimentalismoa, melodia goibelak eta ahots iluna, literaturako eta zinemako zenbait obren aipamenekin.
Ekimen honekin, Udalak gazteentzako musika-eskaintza handitu du urian, eta gazteen eskariari erantzuten dio, beraiek honelako ekimenak eskatzen eta eskertzen baitituzte: aisialdiko eta kulturako proposamenak, segurtasunez eginak.