FRESKURE – BILBAO FRESH MUSIKA!

Bilbon indarra hartzen ari diren talde eta bakarlarien sorkuntza eta lanen erakusleiho izango dugu Bilborock. Ekimen berri honen helburua da musikari amateurrei beren sorkuntzak aretoan erakusteko guneak eskaintzea.

Aretoak kontzertu bat hartuko du irailetik abendura bitartean. Hurrengo emanaldiak urriaren 14an eta abenduaren 2an izango dira, 20: 00etan.

Kontzertuetan parte hartu nahi duten talde/solistek beren proposamenak bidal ditzakete Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaian FRESKURE jarrita eta inskripzio formularioa atxikituta.

Hemen informazio gehigarria eta inskripzio formularioa.

Informazio gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (944 15 13 06), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

 

Freskure 25 Aniversario Bilborock
-Dadabe
-Cecilia Payne
-Yellow Big Machine
-Franco
-El Inquilino Comunista
-Deu Dj Set