Let’s Jo!

Programa honek musika-banda berriei Bilborockeko eszenatokia erabiltzeko aukera ematen die, euren lana eta musika zuzenean ezagutzera emateko. Bai urteko taldeen maratoi batean. Bai beste talde baten lehen kantari gisa aritzeko.

Oraingo honetan, musika-talde hasi berriek jo dezaketen hurrengo kontzertu programatuak honako hauek izango dira: martxoaren 31n, The Riff Truckers taldearekin (22. Bilbao Hiria Lehiaketan saritua); eta maiatzaren 12an, Vhäldemar taldearekin.

Let´s Jo! programak Bilboko lau musika-talderi eskaintzen die kontzertu horietan hasierako talde gisa jotzeko aukera. Bertan parte hartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira. Ikusi hemen deialdiaren xehetasunak.

#BilbaoGazteNight izeneko gazteentzako gaueko aisialdirako eskaintza osatuko duten kontzertu bietarako sarrera doakoa izango da eta zuzeneko leku-kopurua agortu arte ateak zabalik egongo dira musikaz gozatu eta gorabidean dauden musika-mugimenduak ezagutu nahi dituzten guztientzat.

Informazioa gehiago

Harremanetarako

censobandas@bilbao.eus

Oinarriak

Oinarriak