Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVII. ediziorako deialdia egin du. Helburua da sorkuntza literarioa sustatzea, batez ere euskaraz egindakoa. 18 urte baino gehiago duen edonork parte hartu dezake martxoaren 30a baino lehen.
Lanak euskaraz edo gaztelaniaz idatzita eta argitaratu gabeak izan behar dira jatorriz, baita beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak ere. Gaia librea izango da eta gehienez ere 15 orrialde izango dituzte ipuinek. Bidalketa formatu digitalean egin beharko da udalaren webgunearen bidez.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, euskarazko idazle garrantzitsuenetako bati gorazarre egiten diola, bere XXXVII. ediziora heldu da azken urteetan partaidetza markak gaindituz (1.422 2019an) eta gero eta euskarazko testu gehiagorekin. 3.500 euroko sari nagusia dago jokoan modalitate bakoitzean.
Kontsulta ezazu hemen informazio gehiago.