Gabonak iristear daude, eta aurten ere hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu #GazteKLUBA Gabonak programari esker. Orotara, abenduaren 28tik eta urtarrilaren 9a bitartean 18 jarduera eskainiko dira Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Jarduerak honako hauek izango dira:
- Irteerak Bilbotik:
- Txangoa itsasontziz
- Bisita gidatua San Mamesera
- Ginkana fotografikoa
- Bisita gidatua Itsasmuseumera
- Errealitate birtuala
- Artxandara txangoa
- Tailerrak:
- Bilboko argiei argazkiak ateratzen
- Robotikako tailerra
- Picture transfer
- Larruzko lanen lantegia
- 3D marrazkiak
- Afrikako perkusio tailerra
- Beste batzuk:
- Skate tailerra
- Zirkuaren hastapenerako tailerra
- Eskaladako hastapenak
- Tribial feminista
- Zinea kalean
Edozein jardueretan parte hartu nahi izanez gero, izena ematea ezinbestekoa izango da. Izena emateko epea abenduaren 9an zabaldu eta abenduaren 14an itxi egingo da. Kontsulta ezazu hemen jarduera bakoitzak dituen ezaugarri guztiak.
Tailer horien inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailera jo daiteke, 94 420 3514 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera , 08:30etik 14:00etara, edo 010 / 94 4 010 010 telefonora deituz.