Txirula Kultur Taldeak kolektiboak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian.
Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete, baina hauek aurkeztutako kontakizunak baldintza jakin batzuk bete behar ditu: gaia librea da, euskaraz edo gaztelaniaz izan daiteke, gehienez lau orri izan behar ditu eta gutxienez bat, espazio bikoitzez, Arial 12 letra edo antzeko batekin izan behar da eta pertsona bakoitzak ezin ditu bi ipuin baino gehiago aurkeztu.
Otsailaren 15era arte bidali daitezke lanak txirulakulturtaldea@gmail.com helbidera. Idazlanekin batera egilearen izen deiturak, helbidea, adina eta etxeko telefonoa edo posta elektronikoa agertu beharko dira.
Hautatutako pertsonei argitaraturiko liburuen 24 ale emango zaizkie eta beraien ipuinak Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan Umeen Jardunaldien ekitaldietan irakurri ahalko dira. Argitalpenean zuri-beltzez egindako marrazkiak ager daitezke, antolatzaileek onartuz gero soilik.
Informazio gehiago hemen.