VillaSoundBilbao jaialdiaren epaimahaiak eta publikoak emandako botoak jakinarazi du festibalaren hurrengo fasera, alegia Mentoring fasera, parte hartuko duten 6 taldeen izenak. Fase berri bat zeinen, formakuntza berezitua jasoko baitute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz, sustapenez eta bestez. Lehen edizio honetan, 18 eta 25 urte arteko gazteek, guztiz bete dituzte lehiatzen ziren bandek emandako 4 kontzertuetako gehienezko jende-kopuruak, Bilborocken.
Hauek dira hautatutako bandak:
- Suave (Bizkaia)
- Martin De Marte (Gipuzkoa)
- Nize (Bizkaia)
- Silitia (Bizkaia
- Nun (Bizkaia
- Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa.
VSB MENTORING 2021eko maiatza eta urria bitartean egingo da, eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanen araberakoa izango da. VSB MENTORING programak talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatu gura ditu, tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, euren jarduera profesionalizatu ahal dezaten.
Beste sari batzuk:
Mentoring fasera igarotzeaz gain, VillaSoundBilbao jaialdiak sari hauek ere banatu ditu:
- Aste Nagusia Saria: emanaldi bat datorren Aste Nagusian, bertako Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat bakarrik). Mona Rora.
- Musika Bulegoa Saria: Kultura Live-ko areto batean kontzertu bat ematea, taldearen edo bakarlariaren jatorriko lurraldetik kanpo (Musika Bulegoak egingo du hautaketa): Martin de Marte.
- Bilborock-en: 100 ordu Bilborock-en entsegu-lokaletan (Bizkaiko taldeentzat/bakarlarientzat bakarrik) Full Cab.
- Jaialdia Saria: emanaldi bat Azkena Rock-en; antolatzaileen ustean talde hautatuari ez badoakio ondo leku hori, aztertuko da ea zein beste jaialditan sartu (BILBAO BBK LIVE,…): Martin de Marte.
- Sarbide saria: 250 CD-ren argitalpena, epaimahaiak nabarmendutako hiru talderentzat/bakarlarirentzat. Suave, Nize, Silitia.