BILBOROCKEK 25 URTE BETE DITU, ETA PROGRAMAZIO BEREZI BAT PRESTATU DU MAIATZERAKO

Bilborock aretoak 25 urte bete ditu, eta, ospatzeko, Bilboko Udalak programazio berezi bat antolatu du, maiatza osoan zehar garatuko dena.

Urteurreneko ekitaldietan lehenengoa jaialdi bat izan da, eta gaur arratsaldean egin da, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru zela. Halaber, han izan da Itxaso Erroteta ere, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, udalbatzako beste ordezkari batzuekin batera.

Ekitaldian 25 pertsonari, entitateri edo talderi agertu zaie ezagutza, Bilborock-en historiari egindako ekarpenarengatik: hain zuzen, pertsona, entitate edo talde bana, aretoaren historiako urte bakoitzeko. Ezagutza agertu zaienen artean daude, besteak beste, Doctor Deseo eta Zea Mays taldeak, ohiko programen programatzaileak, hala nola Femme, Freskure, Zinegoak, edota auzo-entitateak, hala nola Sarean eta Afrook de Betto Snay.

25 ezagutza horien artean, halaber izan da aipamen berezi bat, Fito Cabralesen alde: izan ere, haren artista-ibilbideko hastapenak Bilborock aretoaren inguruan izan ziren. Fitok ezin izan du bertan egon, bira bat egiten ari baita bere taldearekin, baina mezu bat bidali du bideo baten bidez, esker ona agertuz ezagutzarengatik, eta Bilborock aretoaren balioa goraipatuz.

Ekitaldian, gainera, Bilborock-en kultur eta musika programazioko ohiko pertsonak izan dira, bai eta gazte kolektiboak, auzo elkarteak eta beren egunerokoan era batera edo bestera udal-areto honekin harremana duten pertsonak ere.

25 URTE. 25 EZAGUTZA

  1. Ekimenaren sustatzaileak eta Bilborock-eko giza taldea
  2. Zea Mays (Villa lehiaketako taldeak eta Bilborocken ezagunak izan diren beste talde batzuk)
  3. Quaoar (Villa lehiaketako taldeak eta Bilborocken ezagunak izan diren beste talde batzuk)
  4. Rise To Fall (Villa lehiaketako taldeak eta Bilborocken ezagunak izan diren beste talde batzuk)
  5. Doctor Deseo (Villa lehiaketako taldeak eta Bilborocken ezagunak izan diren beste talde batzuk)
  6. Mariluz González. (Talde berriei lekua egiten lagundu duten epaimahaiak)
  7. Jean Paolo Blanco. (Entseguetarako aretoak)
  8. Haizea Larrosa (Entseguetarako aretoak)
  9. Mona Mora (VillaSoundBilbao)
  10. Silitia (VillaSoundBIlbao)
  11. Amaia Barrena. Imaginautak (Gazte ekimenak)
  12. Olatz, Afrika y Angela. Femme. (udal ekimenak)
  13. Deu Txakartegi. Freskure. (udal ekimenak)
  14. Jon Hervás. Igandays. (udal ekimenak)
  15. Lorea Argarate. Dj-en lehiaketak. (udal ekimenak)
  16. Soda Time. Bideo Klippa. (udal ekimenak)
  17. Bad. (udal ekimenak)
  18. Harrapazank. (udal ekimenak)
  19. Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldia (udal ekimenak)
  20. Zinegoak. (ohiko sustatzaileak)
  21. Caostica. (ohiko sustatzaileak)
  22. Zinemakumeak. (ohiko sustatzaileak)
  23. Sarean (auzoko entitatea)
  24. Euskal Rap. Betto Snay. (auzoko entitatea)
  25. Fito Cabrales. (aipamen berezia)

PROGRAMAZIO BEREZIA

Bilborock-en, datorren maiatzean, programazio askotariko eta berezi bat izango da, Bilborock aretoaren 25. urteurrena dela-eta.

  • Entsegu aretoen ateak irekita eta banden maratoia. Maiatzaren 7an, 11:00etatik 14:00etara, eta 18:30etik 23:00etara. Nahi duten bandek eta bakarlariek aukera izango dute entsegu-aretoa ikusteko, berritze lanak amaituta, eta are arratsaldean izango den emanaldien maratoian jotzeko ere.
  • Musika produkzioko tailerraren 25. urteurreneko azken gala. Maiatzaren 13an, 20:00etatik 22:00etara.  Martxoan eta apirilean, tailer bat egin da, eta 20 gaztek hartu dute parte, musika-produktore izateko tresnak eta ezagutzak berenganatzearren. Azken galan, formazio horretan parte hartu dutenek sortutako musika-lanen aurkezpena egingo da.
  • DJ-en 2021eko lehiaketan irabazle izan zirenen erakustaldia. Maiatzaren 14an, 20:00etatik 00:00:00etara. Dj-en 2021eko lehiaketaren irabazleek kontzertu bat emango dute.
  • Afrook Essential. Maiatzaren 15ean, 19:00etatik 21:30eraMusika emanaldiekin batera kulturarteko moda desfile bat egingo da.  15 gaztek parte hartuko dute; 17 eta 20 urte bitartekoak dira, eta San Frantzisko – Bilbo Zaharra auzokoak, eta moda ekitaldi batean parte hartuko dute, DJzulix eta Lin Davinchi artisten musika-emanaldiekin. Ekitaldi horren helburua da agerira ekartzea jatorri bateko eta besteko gazte artistak, eta kulturartekotasuna sustatzea, bizikidetzarako eta gazteen arteko errespeturako guneak sortuz.
  • Bideo-Klippa. Maiatzaren 19an, 19:00etatik 22:30era. Bilborocketik igaro diren bandekin zerikusia duten bideoklipik onenak proiektatuko dira: Caostica kolektiboak sortutakoak dira bideoak; izan ere, kolektiboak 20. urteurrena ospatzen du aurten. Hitzaldi bat izango da bideo horien , bandaren eta Bilborocken historiaren inguruan, eta Beatriz Sanchez izango da bertan, Althon Rhumba bandaren “Fat Jackson” bideokliparen zuzendaria, eta Mentxu Sesar ere bai, TheCherry Boopers bandaren “No one drive this wild train” bideokliparen zuzendaria; eta baita Unai Unda (Xatiro) ere, “Hoy no me apetece salir” bideokliparen zuzendaria. Gainera, CHERRY BOPPERS soul-funk motako musika bandaren kontzertu bat ere izango da, zeinak 20 urteko ibilbidea baitauka.
  • Igandays. Maiatzaren 22an, 13:00etatik 14:30era. James Rom-en kontzertua, edizio berezikoa: Etxean izeneko album berria aurkeztuko du bere banda osoarekin. Oraingo aldi honetan, euskarazko kantak egin ditu, eta hala, osatu egin du bere ibilbidea hiru hizkuntzatan ondutako konposizioekin, alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.Kontzertu honetarako sarrera behar da.
  • Imaginautak. Maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:30era. Artista gazteentzako topagune bat da, eta arlo bateko eta besteko proiektuen berri eman ahal izango diote elkarri.
  • Femme Bilbao, maiatzaren 26an, 18:00etatik 23:00etara. Emakume bakarlari profesional eta amateurren kontzertu-solasaldiak, emakume artisten kolektiboa agerira ekartzeko eta berdintasuna sustatuz ahalduntzeko xedea dutenak. Ainhoa Larrañagak aurkeztutako mahai-ingurua egingo da. Bertan, Lola Guerricaechevarria, Lorelei Green, Carla Luna, Ayvee, MIA, Alas Glow, Lua Madi eta Inés Eleutería egongo dira. Ondoren, Femme Bilbao Programatik igaro diren artisten hainbat emanaldi izango dira: Lola Guerricaechebarria, Ayvee, Hakima Flissi, Carla Luna, Ainhoa Larrañaga, Berga Bittersweet, Lorelei Green, Laize MC, Herbalist eta Marta, Anekdotas, Dubos, Alas Glow, Mia, Gara Freedom, Lua Madis, Lua Laurirbara, Ladis.
  • Freskure. Maiatzaren 27an, 20:00etatik 01:00etara. Programa honetan, hilero-hilero musika-emanaldiak izango dira ostiralero, tokiko banden eskutik; kalitateko musika eskaini nahi dute zuzenean, eta tokiko taldeak agerira ekarri. Edizio berezi honetan, Francok (Bilboko hiritik pasa zen taldea) artista gonbidatuekin partekatuko du agertokia: Dadabe, Cecilia Payne, Yellow Big Machine, El Inquilino Comunista eta Deu Txakartegi DJ Set. Doako jarduera publikoarentzat.