Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Fantasie” izeneko saxo eta pianoko kontzertua eskainiko du UZTAILAREN 21ean, OSTEGUNEAN.
19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian hasiko den hitzorduan Iñaki Bermúdez saxofoi jotzaileak eta Yume Takasaki pianistak hartuko dute parte.
Programa estilo eta aldi desberdinetako obrak barne hartzean datza, transkripzioren bat nahastuz. Saxofoiaren errepertorio klasikoaren barruan, Telemanne-tik musikagile berrienetara bidai bat izango da. Kontzertuak gaiak kronologikoki nahastuko ditu, estilo ezberdinak kontrastatzeko eta mundu klasikoan hain ezaguna ez den instrumentu honen alderdi ezberdinak erakusteko.
PROGRAMA
- André Jolivet – Fantasie-Impromptu
- Lars-Erik Larsson – Concerto
- Telemann – Fatansie 12 fantasies nº3 40:4
- Henri Sauguet – Sonatine Bucolique
- Edison Denisov – Sonate
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean.