LA PERRERAK GAZTEENTZAKO MODA DISEINUAREN NAZIOARTEKO IX. LEHIAKETAREN SARIAK BANATUKO DITU EKAINAREN 25EAN, BILBAO INTERNATIONAL ART & FASHION (BIAAF) ERAKUNDEAK ANTOLATUTA

Munduko edozein herrialdetatik datozen 18 eta 35 urte bitarteko moda diseinatzaile berriei zuzenduta dago, eta sektoreko profesional ezagunen laguntza eta aholkularitza du.

Aurten 91 herrialdetako eta munduko diseinu eskola onenetako 1.409 diseinatzailek baino gehiagok parte hartu dute, eta epaimahai aditu batek 30 finalista aukeratu ditu.

Aukeratutako diseinuek erakusketa baten parte izango dira eta La Perrerako Konekta aretoan egongo da ikusgai. Erakusketa uztailaren 5era arte bisitatu ahal izango da.

Bilbao International Art & Fashion – BIAAF irabazi-asmorik gabeko erakundea da, mundu osoko moda-diseinuaren promesak diren gazteak bultzaten dituena.

Sortzen ari diren diseinatzaileekin, moda-eskolekin eta mundu osoko industriako adituekin harremanetan, BIAAFek jarduera ugari egiten ditu kulturen arteko aberastasuna bultzatzeko eta moda benetako kultura-ondasuna bilakatzeko.

Lehiaketa bi urtean behin egiten da, eta modaren munduan sortzen ari diren ehunka diseinatzaileri aukera ematen die munduari beren imajinario bakar eta pertsonala adierazteko eta erakusteko. Talentu gazte horien bildumak honako gai hauek inspiratzen dituzte: formarekiko eta irudiarekiko jakin-mina, kolorearekiko liluratzea edo zenbait erreferentzia kulturalekiko kezka, besteak beste.

Lehiaketak honako sari hauek ditu: 10.000€ A kategorian (“Jantzien diseinua”) sailkatutako lehenengoari; 10.000€ B kategorian (“Osagarrien diseinua”) sailkatutako lehenengoari eta 5.000€ Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duen diseinatzaile batek aurkeztutako lan onenari, edozein dela ere aurkezten den kategoria.

Hala nahi duten 30 finalistek BIAAF “Portfolio Consulting” programan parte hartzeko aukera izango dute, Elisa Palominoren eskutik, beren karrera profesionaletan orientazioa jasotzeko.

https://biaaf.com/es/concurso/