Bilbon planak sortzeko nahia duen gaztea al zara? Horrela bada eta 18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara, Bilboko Udalak antolatutako “Diseinatu ezazu zure ekitaldia!” deialdiari esker zure ametsa bete ahal izango duzu. Eskaera aurkezteko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik.
Bederatzi asteko iraupena duen ekitaldien diseinu eta antolakuntzaren eta kultur kudeaketaren inguruko doako prestakuntza-ikastaro bat da programaren oinarria. Hiriko beste kultur eragile batzuekin batera, Bilbon kultur ekitaldi bat sortu eta egitea du helburu. Emaitza maiatzaren 9an egingo den ekitaldia sortzea, ekoiztea eta garatzea izango da. Parte hartzeko inprimaki hau bete beharko da, baita Bilbon bizi edo ikasten egon ere.
Plaza mugatuak dira; guztira 18 gazteek parte hartuko dute tailerrean. Kontuan hartuko dira ekimen honetan sartzeko bai motibazioa, bai deialdiaren xedearekin lotutako norberaren ibilbidea ere. “Diseinatu ezazu zure ekitaldia!” iniziatiban parte hartuko duten gazteak otsailaren 14an jakinaraziko dira.
Prestakuntza-saioak Bilborockeko Lab aretoan izango dira 18:00etatik 20:00etara, honako egunotan: otsailaren 24a; martxoaren 2a, 9a, 16a, 23a eta 30a; apirilaren 20a eta 27a; eta maiatzaren 4a eta 6a. “Diseinatu ezazu zure ekitaldia!” deialdiak gazteen arteko parte-hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzien elkar-trukea bultzatzea du helburu. Halaber, gazte horiek ahalduntzea bilatzen da eta haiei tresnak eskaintzea etorkizuneko beren ekimenak kudeatu ditzaten.
Parte hartzeko baldintzak hemen.