Bilboko Udalak, Bilborock-en bitartez, beste ekimen bat jarri du abian, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek #NosQuedamosEnCasa #PeroSinAburrirnos #EtxeanGeratukoGara #BainaAspertuGabe ekimenean parte har dezaten.
Sare sozialen bidez zure sorkariak, proposamenak eta ekimenak, hala nola modu akustikoan kantatzeko abestiak, etxean egin daitezkeen jarduera berrietarako ideiak, hitzorduak, lehiaketak, dantza ikastaroak eta gimnastika ariketak, besteak beste, zabaltzea du oinarri ekimen honek.
Ekimen honekin bat egin nahi duten pertsonek euren lanak sare sozialetara igo beharko dituzte Bilborock etiketatuz, @bilborockbilbao Twitter-en eta @bilborockaretoa Facebook-en, eta traola hauekin batera: #NosQuedamosEnCasa #PeroSinAburrirnos #EtxeanGeratukoGara #BainaAspertuGabe. Era berean, lanak ezagutzera emateko Bilborock-ek bere sareetatik ere zabalduko ditu horiek.